Urtarrilaren 25etik 27ra bitartean ospatuko dute 2023ko ekitaldia, eta guztira, 32 lan erakutsiko dituzte. Filmen emanaldiez gain, hainbat jarduera osagarri ere aurreratu dituzte.
Euskal Herrian zinema egiteko edo ulertzeko modu eta estilo desberdinen erakusketa ahalik eta anitzena aurkezteko asmoz, Mondragon Unibertsitateko 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleek osatutako talde batek Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia antolatu ohi du, urtero. Iban del Campo unibertsitateko irakasle eta jaialdiaren zuzendari artistikoaren gidaritzapean, 16. edizioa urtarrilaren 25etik 27ra bitartean ospatuko dute, eta hiru sail lehiakor izango ditu: sail ofiziala, bideoklip saila eta ikasle saila.
Iruditeria berritzearekin batera, iragan abenduan eman zuten festibaleko arduradunek ikusgai izango diren 32 sorkuntzen berri, eta jaialdi egunen atarian, hiru egunetarako atondutako egitarau osoa jakinarazi dute. Jaialdian, Ane Urresti, Iker Mateo eta Iker Plazaola izango dituzte bidelagun, hain zuzen ere, ebraien ardura izango da aurke-lanak egitea.
Jarraian duzue egitaraua:
URTARRILAK 25, ASTEAZKENA:
- 10:00etan | Haurren proiekzioa: Orkestra Lurtarra (Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce, 2022)
- 15:00etan | Ikasle sailaren proiekzioa
- 15:30ean, I. blokea: Agara, Muskil, Mitxoletak, POLITA eta HOGEI
- 16:30ean, II. blokea: Ni Horrelakoa Naiz, NAHAR, Izengo giñena, Estampado, Sorioneku
- 18:30ean | Bideoklip sailaren proiekzioa: COKO, NNN ZZZ, Arimak, Orain, Demain, Peligro, Uretan, Pluralean Dantzatu, Erabaki Ausartak, Uste Ustelak, Niña Coyote eta Chico tornado VS Don Condor eta Nora Alacran, Nekaturik
- 20:00etan: Poteoa
URTARRILAK 26, OSTEGUNA:
- 10:30ean | Senior proiekzioa
- 12:30ean | Ardo dastaketa
- 16:30ean | Elkarrizketa: Ane Aseginolasa eta Arantxa Moñux
- 18:00etan | MARI (Oñatiko Antixena gaztetxea) filma
- 19:15ean | Solasaldia: Jone Markuleta, Mikel Garai eta Mariasun Pagoaga
URTARRILAK 27, OSTIRALA:
- 14:30ean | Sail ofizialaren proiekzioa
- 14:30ean, I. blokea: Hondarrak, Lanbroa, Los días que (nunca) fueron, Irrits, Our Voices
- 16:30ean, II. blokea: Cuerdas, Siempre lunes, 36, Muga eta Erlojupekoa
- 19:00etan | Sari banaketa
- 20:30ean | Lunch-a
- 21:30ean | Elektrotxaranga: ElektroPottotte
- 23:30ean | DJ Julen, Aretxabaletako Ezkutu tabernan
Jarduera guztiak doan izango dira, eta gerturatu nahi duten ororentzat irekiak. Hala ere, ardo dastaketan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, edukiera mugatua izango baitu ekintzak.