Zuzendaria: Ron Howard

Urtea: 2001

Herrialdea: AEB

Iraupena: 130 min.

Generoa: Drama | Gaixotasuna | Osasun mentala

Ideia matematiko original baten bilaketarekin obsesionatuta helduko da 1947 urtean John Forbes Nash (Russell Crowe) ikasle bikaina Princetonera, graduondoko ikasketak egitera. Mutil bitxi eta bakartia da, bere gelakideak (Paul Bettany) bakarrik ulertzen duena. Presiopeko lan gogorraren ostean, teoria iraultzaile bat zirriborratzearekin batera helduko zaio arrakasta, eta baita ere MITen irakasle gisa jarduteko aukera. Kodeak deszifratzeko duen trebetasun miresgarriari esker, Parcher Williamek (Ed Harris), AEBko defentsa departamentuko buruak, Sobietar Batasunaren aurkako Gerra Hotzean laguntzeko errekrutatuko du.

Nash dotore eta harroa norbere buruaren aurkikuntza-bidaia mingarri eta lazgarrian murgilduko da.