Uharte Zentroak Ekoiztu abiarazi du, proiektu artistikoak ekoizteko laguntzen deialdia, zentroak eskaintzen dituen egonaldiak eta baliabideak hobetzeko helburuarekin. Nafarroarekin zer ikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua, urtarrilaren 15a bitartean aurkez daitezke proposamenak.

Arte garaikideari eskainitako Uharte Zentroak (Uharte, Nafarroa) Ekoiztu laguntza deialdiaren edizio berria iragarri du,  ekoizpen laborategietan (Printlaba, audiolaba, bideolaba eta gorputz laborategia) proiektu artistikoak garatzeko eta ekoizpena laguntzeko.

Bada, laguntza hauen helburua da Uharte Zentroaren testuinguruan arte-komunitateko eragileek harremanak izatea, zalantzan jartzea, lankidetzan aritzea eta ikertzea eragiten duena ekoizpena dela ikusaraztea da. Era berean, artisten lan-baldintzak hobetu nahi lituzkete ere, eskaintzen diren baliabideen ahalik eta etekinik onena lortzeko. Horretarako, bi laguntza-modalitate ezarri dira, Zentroak eskaintzen dituen estudioak edo baliabideak hobetzekoak.

Nafarroarekin lotura duen edozein artista edo kolektibori zuzendu diote parte hartzeko deia, eta ondorengo baliabideak eskainiko zaizkie proiektu hautatuei:

  • Proiektua garatzeko, zergak barne, 3.000 euroko hiru laguntza.
  • Uharte Zentroan 2023ko otsailaren 1etik ekainaren 30era bitarteko lan-espazioa, dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • Uharte zentroak izendatutako baina kanpoko tutore batek proiektua garatzen laguntzea.
  • Laguntza jasotzen duen pertsonak Uharte Zentroko instalazioetan erakutsi ahal izango du ekoiztutako obra.

Proiektuei dagokienean,  Uharteko Arte Garaikideko Zentroko langileek hautatuko dituzte, ondorengo irizpideak oinarri hartuta: Proiektuaren kalitate artistikoa, bideragarritasun ekonomikoa eta eskainitako baliabideetara eta egutegira egokitzea; proposamenaren eta gaiaren interesa Uharte Zentroaren jarduera-ildoei dagokienez; proiektuen egoera azken fasean egotea edo esperimentatzeko beharrarekin; profesionalaren edo taldearen esperientzia/kualifikazioa; proiektua Uharte Zentroko Aldi baterako egonaldietan garatzen egotea, eta hauek behar bezala aprobetxatu izana. Baloratzekoa izango da, halaber, proiektua hurbileko gune batean erakusteko konpromisoa izatea.

Deialdia

Deialdiaren itxiera 2023ko urtarrilaren 15eko 23:55ean gauzatuko da. Hautaketaren berri, aldiz, deialdia itxi eta gehienez hilabeteko epean emango zaie parte-hartzaileei.

Ikusi deialdiaren xehetasunak, hemen.