Fikzio eta animaziozko film zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapen eta publizitaterako 2022ko deialdiaren baitan, Goya sariak sustatzeko kanpainari eskainitako azpiatal bereziko laguntzaren bigarren zatiaren onuradunen berri eman du ZINEUSKADI elkarteak.

2022ko apirilaren 6ean, fikzio eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapen eta publizitaterako laguntzen 2022ko deialdia argitaratu zen Zineuskadi Elkartearen webgunean, aipamen berezia egin zitzaion Goya sariak sustatzeko kanpainari. Finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean, Balorazio Batzorde baten esku geldituko zen laguntzen onuradunen hautaketa.

Hori horrela, aurkeztutako proposamenak aztertu eta ebaluatu ondoren, Zineuskadi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu zaizkio txostena eta laguntzak emateko proposamena, presidenteak laguntzak emateko dagokion hitzarmena eman eta horien zerrenda argitara zezan.

Ebazpenak bi alditan argitaratu ditu elkarteak. Azaro erdialdera eman zuen lehengoaren berri, eta urte berriarekin batera ezagutarazi dute bigarrena. Ondorengoa da onuradunen zerrenda:

  • Gariza Produkzioak SL | Cuerdas : 700,00€
  • Uniko Estudio Creativo SL | Loop : 700,00€
  • Uniko Estudio Creativo SL  | Unicorn Wars : 800,00€
  • Sayaka Producciones SL | Cinco Lobitos : 800,00€
  • Irati Zinema AIE |  Irati : 25,00€

Ikusi ebazpen akordioa.