Ivan Zulueta zinemagilearen kultuzko filma estreinatuko du FILMIN plataformak urtarrilaren 1ean. Abangoardia zinematografikoetako klasiko bilakatu da sortzaile donostiarraren bigarren eta azken film luzea.

Arrebato-ivan zulueta-zinea

Sendoa eta eragin handikoa da Ivan Zuluetaren obra zinematografikoa ondorengo belaunaldietako errealizadore askorengan. New Yorken egonaldi labur bat egin ondoren, non pop eta underground giroak ezagutu zituen eta harremanetan hasi zen Nouvelle Vague delakoa zein Zinema Amerikar Berriarekin. Horien eraginetik edanda, filmografia esperimentala, ausarta eta zirkuito komertzialetatik aldendutakoa ondo du beti, zinemaren historiako erreferentzia garrantzitsua bilakatuz.

Haren ibilbideak 1980an jo zuen gaina, Arrebato filmaren estreinaldiarekin. B serieko film zuzendaria den José Sirgado (Eusebio Poncela) protagonistaren sorkuntza-krisia zein pertsonala du pelikulak abiapuntu. Anarekin (Cecilia Roth) duen harremana hautsi du, eta ez da gainditzeko gai. Hori gutxi balitz, Super 8a filmaketen zalea eta zinemaren esentzia topatzearekin obsesionatua dagoen Pedro (Will More) ezagutuko du.

Zirukuitu komertzialean izugarrizko porrota jasan bazuen ere, Arrebato-k badu tokitxoa zinemaren historian. Espainiar zinemagintza underground-eko gailurra dela deritzote askok, eta nazioartean ere klasiko bilakatu da. FILMIN plataformak 2023ko urtarrilaren 1ean bere katalogora gehituko du sortzaile donostiarraren lana. Gainera, martxora bitartean, Gasteizko Artium Museoan Zuluetari eskainitako erakusketa ere dago ikusgai.

Irakurri Mikel Zumeta kideak Arrebato filmari buruz idatzitako testua, jarraian.