2023ari ongietorria emateko asmoz, lau film luze pantailaratuko dituzte FAS Zineklub bilbotarreko kideek, urtarrilean. Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak eta saio bakoitzaren aurretik film labur bana ere eskainiko dute, KORTen! sailean.

FAS zinekluba 2023 urtarrila-zinea

Bilbotarrek ondo lotuta izan ohi dute astearte iluntzeetako plana. Fas Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko hitzordua dute hirian, Indautxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa, hain zuzen ere.

2020ko ikasturtetik, ginera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.

Bada, 2023ari ongietorria ematea dagokie urtarrilean, eta horretarako, film sorta berezia prestatu dute. Ekoizpen garaikideak zein klasiko bilakatu direnak, film laburrak, gonbidatuak… ez aspertzeko moduko eskaintza aurkeztu dute.

Ondorengoa duzue urte berrirako iragarri duten programazioa:

  • URTARRILAK 10 | Ramona (Andrea Bagney, 2022) + KORTeN!: Txotxongiloa (Sonia Estevez, 2022) – Gonbidatuak: Andrea Bagney eta Sonia Estevez.
  • URTARRILAK 17 | Os Verdes Anos (Paulo Rocha, 1963) + KORTeN!: Calma (Jon Lopez, 2022) – Gonbidatua: Jon Lopez.
  • URTARRILAK 24 | Les Olympiades (Jacques Audiard, 2021)
  • URTARRILAK 31 | In the mood for love (Wong Kar-Wai, 2000) + KORTeN!: 17 Santi 17 (Alvaro E. Olaiz eta S. Monso, 2020) – Gonbidatuak: Alvaro E. Olaiz eta S. Monso.