Bi txandatan pantailaratuko dituzte lanak, Beasaingo Usurbe Antzokian: 19:00etan eta 21:30ean. Zinemagileak bertan izango dira beren sorkuntzak aurkezten.
Bertako zinegile gazteen lanak ezagutzera eman, eta urteko lanik interesgarrienak zine-klubeko ikusleei erakusteko helburuz, abenduaren 27an ospatuko dute Gau Laburra XXI. Beasaingo Film Laburren Emanaldia. Beasaingo Goieniz Zineklubak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimena da.
Guztira, 14 film labur pantailaratuko dituzte, euskaraz errodatutako lau: KIMUAK 2020 katalogoan aukeratu dituzten Hemen bizi da maitasuna (Enara Garcia eta Ainhoa Olaso) eta Irrits (Maider Oleaga); zein Geuretik Sortuak ekimenetik jaiotako Bost teilatu bildumaren parte diren Arnasa (Raul Barreras) eta Erlojupekoa (Leire Egaña). Sortzaileak bertan izango dira beren lanak aurkezten.
19:00etan ekingo diote lehenengo saioari, Usurbe Antzokian, eta 90 minutuko iraupena izango du. Bigarrena, aldiz, 21:30ean abiatuko dute, eta laburragoa izango da, 70 minutu. Ekitaldira bertaratzeko sarrerak 4,3 euro balio ditu.
Jarraian egitaraua:
1. zatia, 21:30ean:
- El último vals (de J.S.) (Sergio Garai)
- Hemen bizi da maitasuna (Enara Garcia eta Ainhoa Olaso)
- Mesa para 3 (Álvaro G. Company eta Meka Ribera)
- Escribe cuando llegues (Ceres Machado)
- Tornar a casa (Ariadna Pastor)
- Parlez-vous? (Aitor de Kintana)
- Arnasa (Raúl Barreras)
- Tumba 2 (Santiago Lascano Santa Cruz)
2. zatia, 21:30ean:
- Erlojupekoa (Leire Egaña)
- Dispatchers (Aitor Padilla)
- Irrits (Maider Oleaga)
- Alcanzar el vórtice (Pedro Poveda)
- Ficciones (Alejandra Kikidis eta Teo Planell)
- Ponche de huevo (Javier San Román)