Donostia Zinemaldiak aurten aurrenekoz antolatu duen Financing & Tech sorkuntza-inbertsoreen biltzarrean parte hartu zuen Asier Altuna zinemagileak irailean, nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketan. Bertan erakutsi zuen proiektuaren gidoia amaitu berritan, Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean garatzen ari den Karmele filmaz hitz egin zigun sortzaile bergararrak. Baina ez hori bakarrik, kontsumo-ohitura aldaketez ere mintzo izan zitzaigun: “Zinema aretoak abandonatuta daude, ez dago jenderik aretoetan. Errealitate bat da […] Ohiturak aldatu dira, etxetik kontsumitzen da gehiago”.

Streaming plataformen eta telesailen gorakadak Euskal Herriko zinema industria eraldatu duela ohartarazi zigun Txintxua films ekoiztetxeko sortzaile eta kide denak, “istorioak nahi duzun moduan kontatzeko” askatasun eta kontrol ezak kezka eragiten diola: “Hemen geneukan ekosistema txikia, orekatua, apurtu egin da”.

Gai mamitsua da, zalantzarik gabe, eta Hondar ahoak (2020) eta Intimidad (2022) proiektuetan esperientzia kontrajarriak izan dituela aitortu zigun 70SSIFF ekitaldiaren baitan ZINEA atariari eskainitako elkarrizketan.

Hauxe duzue harekin egindako solasaldiaren laburpena.