Formatu analogikoan sortutako 13 film labur esperimental proiektatuko dituzte, Art House Zineman. 19:00etan ekingo diote saioari, eta sarrera doan da.
Las Synergys (Paula Guerrero & Bruno Delgado Ramo) bikoteak antolatutako ‘Thank you, I have been very pleased’ film laburren emanaldia hartuko du, gaur, BilbaoArte Fundazioak. Kabinete kino-oknoaren parte da ekimena, urte hasieratik garatzen aritu izan direna. Zinema bere euskarri materialetan erakusteko asmoz, film esperimentalak programatzea izan dute helburu.
Saioari 19:00etan ekingo diote, Art House Zineman, eta 97 minutu iraungo du. Guztira, 13 film labur pantailaratuko dituzte, bi txandatan:
- Mit Mir (Kerstin Cmelka, 2000) 3’
- Suc Nathalie Harran, 1996) 3’30’’
- Unternehmen Arschmaschine (Mara Mattuschka, Gabriele Szekatsch, 1997) 17’
- Me Shower, San Francisco (Anja Czioska, 1994) 3’
- Blind Light (Sarah Pucill, 2007) 21’
- Et In Arcadia Ego (Kerstin Cmelka, 2001) 3’
Etenaldia
- One Pussy Show (Anja Czioska, 1998) 6’30’’
- Cats Amore (Martha Colburn, 2002) 2’30’’
- I Was / I Am (Barbara Hammer, 1973) 6’30’’
- Le Cigarette (Friedl Von Gröller, 2011) 3’
- Women I Love (Barbara Hammer, 1976) 22’39’’
- Vulva (Marcelle Tirache, 1992) 5’
- Danke, es hat mich Sehr Gefreut (Mara Mattuschka, 1987) 1’34’’
Zinemagile bakoitzak interes formaletatik zein subjektibotasunetik abiatuta sortu izan ditu lanak. Hala, Guerrerok azaldu bezala, “askotariko atmosfera aurkituko dugu, zein gorputzak bere presentziarekin bultzatzen duen, baina baita bere absentziarekin, motiboekin eta berezko afekzioarekin, genero-identitatearekin eta sexualitatearekin lotutako gaiekin ere”.
Zera gaineratu du: “Euskarri filmikoaren eta gorputzaren izaera materialak erlazio nabarmena ezartzen du, eta formatuen eta bitarteko analogikoen erresistentziari buruzko gogoeta eginarazten digu, film horiek hartzen duten aldian gai horiei eusten jarraitzeko. Inguruneak gorputza besarkatzen du, biltzen du, baina baita zedarritzen ere eta ikusten uzten digu; kanpoko begirada izatetik urrun, subjektuak erabakitzen du bere burua nola erakutsi eta beste subjektu edo leku batzuk nola erakutsi, jolasetik, maitasunetik eta plazeretik afektiboki lotuz”.