Abenduaren 2tik 10era bitartean ospatu berri den Aguilar Film Festival jaialdiaren sari nagusia den Urrezko Arranoa eskuratu du Esti Urresolaren Cuerdas (2022) filmak. Goya eta Forqué sarien banaketarako hautagai izendatu dute ere.

Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen Cuerdas (2022) bosgarren film laburrak sari berri bat gehitu dio bilbotarraren ibilbide arrakastatsuari. Hain zuzen ere, joan den asteburuan Aguilar de Campoo herrian ospatutako Aguilar Film Festival jaialdiaren hogeita hamalaugarren edizioan Senior Epaimahaiak emandako Urrezko Arranoa eskuratu du filmak.

Emanaldi hauek lanak bere azken saria jaso eta egun batzuetara programatuko dira. Izan ere, Alcine jaialdiaren baitan, Ciudad de Alcala sari nagusia irabazi du laburrak. Halaber, 28. Forque Sarietan Film Labur Zinematografiko Onenaren saria jasotzeko hautagai izendatu berri dute; eta Goya Sarien 37. edizioan lehiatzeko aurre-hautaketaren langa igaro berri du ere.

Cuerdas

Rita emakumeen abesbatza baten kide da. Entseatzeko lokala ordaintzeko behar duten udalaren dirulaguntza galdu dutenez, korua desagerrarazteko arriskuan dago. Horregatik, erabaki beharko dute beren haraneko enpresa kutsatzaileenetako baten babesletza onartzen duten ala ez.

Begoña Suarez Ereño, Miguel Garces, Xanti Agirrezabalaga, Jone Laspiur, Oier Zuñiga, Ainhoa Jauregui, San Fuenteseko Emakumeen Abesbatza eta Muskizko Juego de Damas Antzerki Taldea dira film honen protagonistak.

Kimuak egitasmoaren 2022ko katalogoan hautatutako proiektua da.