60ko hamarkadako testuinguru emankorrean sortutako filmak berraurkitzeko asmoz, Bruce Baillieren unibertso filmikoa izango du abiapuntu zikloak. Bost saio izango ditu, 2023ko urtarrilaren 25etik otsailaren 8ra bitartean.

zinema historikoa-zikloa-zinemateka-zinea

Bilboko Azkuna Zentroak Garbiñe Ortegak komisario duen eta zinema garaikidea ardatz duen Somewhere from here to heaven erakusketa aurkeztu zuen iragan urrian, eta 2023ko otsailaren 23ra bitartean egongo da ikusgai. Zazpigarren arteak new media garaiotan duen errepresentazioaz hausnartzea du ekimenak helburu, eta erakusketa-espazio batean zinemak dituen aukerak aztertzen ditu, eta hainbat zinema ziklo barneratzen ditu. Azaroaren 2tik 30era, EQZEko ikasleek komisariatsutako zinema garaikidearen eskaintza berezia jarri dute martxan, eta urte berrian sartzearekin batera, iraganera begiratzea dagokie orain.

2023ko urtarrilaren 25etik otsailaren 8ra bitartean, 60ko hamarkadako testuinguru emankorrean sortutako filmak berraurkitzeko asmoz, zinema historikoaren zikloa prestatu dute. Bruce Baillieren unibertso filmikoa izango du abiapuntu, Somewhere from here to heaven erakusketak bezala, eta Canyon Cinema taldearen baitan sortutako “familia” zinematografikoa ezagutzeko aukera egongo da.

Maya Deren, Marie Menken, Bruce Conner edota Larry Jordan sortzaileen lanak pantailaratuko dituzte, 16 mm-tan, baita garaiko mugimendu politiko eta sozialetan parte hartu zuten errealizadoreen lanak ere: Lenny Lipton, James Broughton, Tom Palazzolo eta Dan Draisin. Azkenik, Begirada feministaren aitzindari eta bultzatzaile izan ziren Chick Strand, Alice Anne Parker, Gunvor Nelson eta Janis Crystal Lipzin errealizadore

Zikloak bost saio izango ditu:

Urtarrilaren 25ean: Aitzindariak

  • At Land (Maya Deren, 1944)
  • A Movie (Bruce Conner, 1958)
  • Duo Concertante (Larry Jordan, 1964)
  • Glimpses of the garden (Marie Menken, 1966)
  • Pastorale D’Ete (Will Hindle, 1958)

Urtarrilaren 26an: Gorputzaren politika

  • Riverbody (Alice Anne Parker, 1970)
  • Fake Fruit Factory (Chick Strand, 1986)
  • Near the Big Chakra (Alice Anne Parker, 1972)
  • Schmeerguntz (Gunvor Nelson, 1966)
  • De luce 1: Vegetare (Janis Crystal Lipzin, 2009)

Otsailaren 1ean: Mugimendua eta iraultza

  • Tryptich in 4 parts (Larry Jordan, 1958)
  • We shall march again (Lenny Lipton, 1969)
  • Shaman Psalm (James Broughton, 1981)
  • Love it / Leave it (Tom Palazzolo, 1973)
  • Sunday (Dan Draisin, 1961)

Otsailaren 2an: Gertutik filmatu

  • Daughters of Chaos (Marjorie Keller, 1980)
  • My name is Oona (Gunvor Nelson, 1969)
  • Cosas de mi vida (Chick Strand, 1976)

Otsailaren 8an: Antiheroiak

  • Quixote (Bruce Baillie, 1965)
  • To Parsifal (Bruce Braillie, 1963)

Informazio osagarria, jarraian.