Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Adrià Rocak eta Nicolau Mallofrék lau eskutara sortutako Nego Hurbilak proiektuak errekonozimendu bikoitza jaso du berriki Tarragonan ospatu den REC – Nazioarteko Zinema Jaialdian. Halaber, Esti Urresolaren 20.000 especies de abejas lana ere aintzatetsi dute.

Sarien banaketak eman dio amaiera 9. edizioari.  Tarragonako zinemaldiak postprodukzio fasean dauden eta banatzaileen, programatzaileen babesa eta aholkuak jaso nahi dituzten proiektuetan jartzen du fokua eta, hain zuzen, horiei baliabideak zein nazioarteko proiekzioa eskaintzea du xede.

Bada, hitzorduak berak bere gain hartzen duen Primer Test ekimenak postprodukzio fasean dauden lau ekoizpen onenak saritu ditu asteburuan. Azken bi egunetan adituen aholkularitza jaso dute proiektuek eta, aintzatespen horrekin, nazioarteko ibilbideari ekingo diote orain.

Saritutako lanen artean daude Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Adrià Rocak eta Nicolau Mallofrék lau eskutara sortutako Nego Hurbilak ekoizpena eta Esti Urresolak ondutako 20.000 especies de abejas lana ere. Bina errekonozimendu jaso ditu bakoitzak:

NEGU HURBILAK

  • Premi Deluxe Nacional. DCP OV Master Jatorrizko Bertsioarekin, DCP Version File Master bertsioarekin ingelesezko azpitituluekin eta ProRes sRGB Masterra, programatzaile zein hedabideentzako bina emanaldiren kudeaketa biltzen ditu.
  • Premi Cinemart. Industriako jardueretan eta Cinemart koprodukzio-merkatuan parte hartzeko akreditazioa, Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian.

20.000 ESPECIES DE ABEJAS

  • Premi seguiment individualitzat i screening test. Tarragonan proiekzio proba bat egitean datza, filma estreinatu aurretik, aurrez aukeratutako publikoarekin. Halaber, sei hilabetez, marketin eta banaketa estrategian aditu batek proiektuaren abiaraztearen jarraipena egingo du.
  • Premi Málaga Work in Progress. Malagako Zinemaldiaren WIP 2022 jardueran zuzeneko hautaketan eta parte hartzean datza.