Urriaz geroztik, jarduera osagarri gisara, izen bereko zinema zikloa  ari dira gauzatzen Tabakaleran. Lehen saioen ostean, bihar bertan berrartuko dituzte emanaldiak, eta erakusketako protagonista diren lau zinemagileren filmak pantailaratuko dituzte kultur zentroko zinema aretoan.

vive le cinema zikloa abendua-zinea

Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute. Hori dela eta, bertan aurkeztu diren lau obrak ekoizpen berriak dira, dagoeneko ikusgai daudenak. 2022ko uztailaren 9an ireki dute, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko lehen solairuko erakusketa areto nagusian, eta 2023ko urtarrilaren 8ra bitartean bertaratu daiteke.

Lemohang Jeremiah MoseseDea KulumbegashviliJia Zhang-Ke eta Isaki Lacuesta arduratu dira obrak gauzatzeaz, eta zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin dute, praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera.

Bada, lanketa horien konbinaziotik sortu dute Vive le cinéma! erakusketa, eta urriaz geroztik, jarduera osagarri gisara, izen bereko zinema zikloa ere ari dira gauzatzen Tabakaleran. Lehen saioen ostean, bihar bertan berrartuko dituzte emanaldiak, eta erakusketako protagonista diren hiru zinemagileren filmak pantailaratuko dituzte kultur zentroko zinema aretoan.

  • Abenduaren 3an, 19:00etan (kontatutako zinea): Cravan vs. Cravan (Isaki Lacuesta, 2002)
  • Abenduaren 17an, 19:00etan: San xia hao (Jia Zhangke, 2006)
  • Abenduaren 21ean, 19:00etan: Tian zhu ding (Jia Zhangke, 2013)
  • Abenduaren 22an, 19:00etan, Beginning (Dea Kulumbegashvili, 2020)
  • Abenduaren 23an, 19:00etan: Ash Is Purest White (Jia Zhangke, 2018)
  • Abenduaren 28an, 19:00etan (Gutun Zuria: Lemohang Jeremiah Mosese): Hyènes (Djibril Diop Mambéty, 1992)
  • Abenduaren 29an, 19:00etan (Gutun Zuria: Dea Kulumbegashvili): La maman et la putain (Jean Eustache, 1973)
  • Abenduaren 30ean, 19:00etan: La noche que no acaba (Isaki lacuesta, 2010)