Zinemagintzaren inguruko bizipena eta azterketa intelektuala egin nahi dutenei eta lanbide berriak esploratu nahi dituztenei zuzendutako eskola da Elias Querejeta Zine-Eskola. 2023ko irailean abiatuko dute ikasturte berria hiru adarretan matrikulatutako 45 ikasleek.
71. Donostia Zinemaldiarekin batera hasiko dute ikasleek ikasturtea, eta hurrengo urteko ekitaldiko azken egunean amaituko dituzte eskola presentzialak. Orotara 45 ikaslerentzako lekua du Elias Querejeta Zine-Eskolak, adar bakoitzean (Artxiboa, Kuraduria eta Sorkuntza) hamabost ikasle onartuko baitituzte.
2023-2024 ikasturtean EHU/UPVra atxikitako graduondoko ikasketak burutu nahi dituztenentzako izen-emate prozesua otsailaren 1ean zabalduko dute, eta hilaren 28ra bitartean egongo da aukera. Ikasleek datu-pertsonalak eta jasotako formakuntzaren agiriak ez ezik, eskolan ikasteko dituzten arrazoiak azalduko dituen gutun/bidea ere gehitu beharko dute. Goi mailako unibertsitate titulu bat (lizentzia edo gradua) duten edo hura lortzeko prozesuan dauden ikasleek, zinema eskolaren batean aritu diren ikasleek eman dezakete izena. Salbuespen gisa, aurre baldintza horiek bete gabe zinema esperientzia egiaztatua duten hautagaien kasu partikularrak aztertuko ditu zentroak. Dokumentuak euskaraz, gaztelaniaz ala ingelesez aurkez daitezke, eta ez dute gomendio-gutunik onartuko.
Onarpen epean jasotako eskaerak Onarpen Epaimahaiak eta zentroko Zuzendaritza Akademikoak ebaluatuko dituzte. Lehen balorazio bat egin ondoren, hautagaiei elkarrizketa baterako deitu ahal izango zaie (presentziala edo online). Behin onarpena jakinarazita, aukeratutako hautagaiek astebete izango dute proposatutako plaza onartzen dutela berresteko.
2023-2024 ikasturtearen matrikulazio prezioa 3.900 eurokoa izango da, eta behin ikasleak onartuta, horiek hiru beka jasotzeko aukera izango dute.
Batetik, Ibermedia programaren bitartez, hamabi ikasle italiar eta latinoamerikar izango dira onuradunak. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak 2.500 euroko hiru Izango Zara beka emango ditu. Azkenik, Olga Rabinovich Institutuaren Projeto Paradiso egitasmoak beka bat emango dio brasildar ikasle bati, Komisariotza espezialitatea ikas dezan EQZEn. Brasilgo 10.000 erreal ere ordainduko dizkiote, bidaiaren kostua ordaintzeko.
Xehetasunak ezagutu, jarraian.