The Truman Show (Peter Weir, 1998) eta Love Actually (Richard Curtis, 2003) filmak pantailaratuko dituzte abenduaren 17an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Saioa 19:30ean hasiko dute, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.

Bang Bang azaroak 17-zinea

Zortzi urte bete berritan, Donostiako Bang Bang Zinema taldeak festa berezia ospatu zuen atzo, azaroaren 29an, hirian. Aliens (James Cameron, 1986) eta Die Hard (John McTiernan, 1988) filmak pantailaratu zituzten ekimenaren jarraitzaile fidelenentzat, eta orain Gabon garaiko emanaldira begira daude. Abenduaren 17rako saio bikoitza  atondu dute, Antzoki Zaharrean: The Truman Show (Peter Weir, 1998) eta Love Actually (Richard Curtis, 2003). Casilda Romero diseinatzaile grafikoak sortu du hitzorduko kartela.

Truman Burbank umetatik Seaheavenen bizi da. Herri bitxia da, biztanle guztiak aktoreak direlako, bera izan ezik: izan ere, Trumanen bizitza telebista-saio baten kontrolpean dago. Jim Carrrey aktorearekin zuzenean lotzen den filma da The Truman Show, nazioartean izugarrizko arrakasta izan duena: 3 BAFTA sari, National Board of Review saria, Oscar sarietarako izendapen ugari, besteak beste.

Londresen, Gabon festetan, girotutako filma da, aldiz, Love Actually film erromantikoa. Hamar bikoteren amodiozko istorioak kontatuko ditu, elkarri lotuta ere daudenak.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Donostia Kulturaren webgunean  eta saioa gauzatuko den aretoko leihatilan.