Euskaraldiaren baitan, Yolanda Mazkiaranek zuzendutako Anderea (2021) dokumentala pantailaratuko dute Niessen Kulturuneko zinema aretoan. Saioa 19:30ean hasiko dute.

Ozzinema zinekluba azaroak 29-zinea

Dokumental errealista eta onirikoa da Anderea, euskal mitologiaren numen nagusian oinarritua, Mari edo Anbotoko dama, paleolitotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen dama antzinakoa eta misteriotsua. Ozzinema Zineklubeko kideek, filmaren emanaldia aurkezterakoan azaldu dutenez, “Mari euskal mundu primitiboaren metafora handia da, eta, zorionez, iraun ez ezik, oso lagungarria izan daiteke egungo gizartearen arazoak ulertzeko eta horiei aurre egiteko”.

Mazkiaranek zuzendutako dokumentalean besteak beste, Toti Martínez De Lecea, Ixabel Millet, Josu Naberan, Felix Gerenbarrena, Enrike Zelaia, Guillermo Piquero, Patricia Areque edota Julia Itoizen testigantzak, esperientziak eta azalpenak entzun daitezke.

Saioari 19:30ean ekingo diote, eta filma jatorrizko bertsioan emango dute, hau da, euskaraz. Sarrera doan da, eta gonbidapenak kulturuneko leihatilan, Lekuona Fabrikan eta Interneten eros daitezke, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.