Urteari amaiera emango film zerrenda iragarri dute FAS Zineklub bilbotarreko kideek. Ohi bezala, El Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak eta film garaikideak -nazioartean arrakasta pilatutakoak- izango dira ikusgai.

Bilbotarrek ondo lotuta izan ohi dute astearte iluntzeetako plana. Fas Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko hitzordua dute hirian, Indautxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa, hain zuzen ere.

Iazko ikasturtetik, ginera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.

Bada, ondorengoa duzue abendurako iragarri duten saio sorta:

  • ABENDUAK 13 | Les Misérables (Ladj Ly, 2019)  + KORTeN! Hiri Zatiak
  • ABENDUAK 20 | Camila saldrá esta noche (Inés María Barrionuevo, 2021)) + KORTeN! SARIA 2022