Ekimenaren hamargarren edizioan aukeratutako lanak pantailaratuko dituzte azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean. Nafarroako Gobernuaren Turismo sailak eta Nafarroako Film Commissionek elkarlanean sustatutako programa da.

Nafarroa Zinemaren Lurraldea-zinea

Nafarroako beste horrenbeste leku turistikotan kokatutako fikziozko 10 film laburren ekoizpena sustatzea, erkidegoan turismoa sustatzeko. Horixe izan zuen sortze-helburua Nafarroa Zinemaren Lurraldea ekimenak, eta horretan dirau oraindik. Bada, adin nagusiko edozein pertsonak osatutako proiektu oro aurkeztu ahal izango da deialdira; gaia eta generoa libreak izango dira, baldin eta istorioa eta ekoizpena antolatzaileek proposatutako kokapenetako batean eta dagozkion mugarri turistikoetan gertatzen badira.

Behin proiektuak onartuta, aukeratuek bi hilabete luze izan dituzte sorkuntza lanak errodatu eta aurkezteko, eta dagoeneko iritsi da horiek ezagutzeko garaia. Azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean, lurraldeko hainbat herri eta hiritan egongo dira film laburrak ikusgai.

Jarraian, ondutako 10 proiektuak:

  • Trabajo a tiempo parcial (Belen Anguas)
  • Belbecebú (Luis Álvares)
  • Achóndite (Nuria Rubió)
  • Rutina (Roberto López Carneiro)
  • Lift dates (Álvari Ochoa)
  • Sed (Aintzane Garreta)
  • Sin un amor (Diego Marcos)
  • Medium (Richard Osés)
  • Los chavales (Mario Mariño)
  • Cuando llegue el otoño (Pedro Moreno)

Filmok ondoko herrietan pantailaratuko dituzte.

  • Iruña (Civivox Mendillori) | azaroaren 30ean, 19:00etan
  • Iruña (Civivox Iturrama) | abuztuaren 1ean, 19:00etan
  • Allo (Udal Liburutegia) | abenduaren 1ean, 19:30ean
  • Viana (Las Cañas zinemak) | abenduaren 1ean, 19:30ean
  • Lizarra (Los Llanos Espazio Kulturala) | abenduaren 1ean 19:00etan
  • Arguedas (La Capilla Espazio Kulturala) | abenduaren 2an, 19:30ean
  • Erro (Burguete Kultur Etxea) | abenduaren 3an, 18:00etan
  • Urdazubi (Kultur Etxea) | abenduaren 3an, 19:00etan
  • Lekunberri (Udaletxeko Ekitaldi Aretoan) | abenduaren 4an, 17:00etan

Informazio osatua hemen.