Maria Elorzak zuzendutako opera primak bi sari jaso ditu dute Bartzelonako L’Alternativa Zinema Independentearen Jaialdian. Bestalde, Ekain Albitek eskuartean duen proiektua Primer Test programan parte hartzeko aukeratu dute.

Maria Elorza-lalternativa-zinea

Azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean ospatu dute Bartzelonako L’Alternativa Zinema Independentearen Jaialdiaren 29. edizioa, eta euskal parte hartzedun ekoizpenen ordezkaritza nabarmena izan da. Film luze zein laburren atalean, dozena bat inguru erakutsi dituzte lehenengo egunetik bertatik – Mikel Gurreak zuzendutako Suro-k ekin zion festibalari-, eta zenbait saridun ere izan dira. Azken bi urteetan bezala, ekitaldi hibridoa izan da, eta filmak aurrez aurre zein online (Filmin plataforman) ikusteko aukera egon da.

Sail ofizialean, Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto film luzea lehiatu da espainiar lurraldeko zinemagintzari eskainitako leihoan, eta epaimahaiak aipamen bereziarekin aitortzea erabaki du, “literatura ahizpatasunaren iturri eta belaunaldien arteko esperientzien transmisiorako tresna gisa aldarrikatzen duelako”. Gainera, DOCMA ataleko epaimahaikideek aho batez erabaki dute sari nagusia Elorzaren opera primari esleitzea: “Intuizio formal boteretsuari forma zinematografikoa ematearren, artisau-lana, grina, benetakotasuna eta, batez ere, emakumeekiko, liburuekiko eta irakurleekiko maitasuna konbinatzen baititu. Maitasuna da filma bere hroretan, azkenean existitzen dena”.

Bestalde, Cinema Pendent de L’Alternativa Pro atalean, Mikel Ibarguren, Ekain Albite eta Adrià Roca i Nicolau Mallofrék eskuartean duten Negu Hurbilak proiektua saritu dute, Cornelius Filmsek ekoiztutakoa dena. Baina ez da jaso duten berri on bakarra izan, izan ere, Primer Test programan parte hartzeko aukeratu dute ere. Nazioarteko ikus-entzunezko agenteen aholkularitza tailerra eskaintzen du, postprodukzio-fasean dauden proiektu nazionalei zuzendutakoa. Helburua parte hartzen duten lanak nazioarteko merkatuan sartzen laguntzea da.

Ezagutu Bartzelonako L’Alternativa Zinema Independentearen Jaialdiaren 29. edizioko palmaresa, jarraian.