Esti Urresolak zuzendutako Cuerdas film laburra larunbat honetan, azaroaren 26an, aurkeztuko da Hendaian zein Iruñean. Bi proiekzioen ondoren, egileak solasaldia eskainiko du.

ZINEBI eta L’Alternativa jaialdietatik igaro ondoren, Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen bosgarren film laburra, Cuerdas, Hendaian zein Iruñean aurkeztuko dute asteburuan.  Hain zuzen, larunbat honetan ikusi ahal izango da Hendaiako Cinéma Les Varietés aretoan, 15:00etatik aurrera. Ondoren, 19: 00etan, film laburra Iruñean aurkeztuko du, Golem Yamaguchi aretoan.

Zuzendariak parte-hartuko du bi proiekzioetan, eta solasaldi aukera izango da. Iruñeko kasuan, halaber, mahai-ingurua egingo da: ‘David contra Goliat: Iniciativas ecologistas vecinales y autogestionadas contra grandes empresas’ izenpean.

Emanaldi hauek lanakbere azken saria jaso eta egun batzuetara programatuko dira. Izan ere, Alcine jaialdiaren baitan, Ciudad de Alcala sari nagusia irabazi du laburrak. Halaber, 28. Forque Sarietan Film Labur Zinematografiko Onenaren saria jasotzeko hautagai izendatu berri dute; eta Goya Sarien 37. edizioan lehiatzeko aurre-hautaketaren langa igaro berri du ere.

Cuerdas

Rita emakumeen abesbatza baten kide da. Entseatzeko lokala ordaintzeko behar duten udalaren dirulaguntza galdu dutenez, korua desagerrarazteko arriskuan dago. Horregatik, erabaki beharko dute beren haraneko enpresa kutsatzaileenetako baten babesletza onartzen duten ala ez.

Begoña Suarez Ereño, Miguel Garces, Xanti Agirrezabalaga, Jone Laspiur, Oier Zuñiga, Ainhoa Jauregui, San Fuenteseko Emakumeen Abesbatza eta Muskizko Juego de Damas Antzerki Taldea dira film honen protagonistak.

Kimuak egitasmoaren 2022ko katalogoan hautatutako proiektua da.