Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak banatzen dituen Feroz sarien behin-betiko hautagaiak iragarri dituzte jada. Euskal hautagai andana bilduko ditu, datorren urtarrilaren 27an, Zaragozako Auditoriumean ospatuko den ekitaldiak.

Zerrenda luzeari erreparatuta, euskal zinemagintzak merezi du aipurik. Azken urteetan gertatu bezala, aurten ere euskal profesionalek eta proiektuek utzitako arrastoa nabarmena izan da berriemaileen usteetan, eta ia kategoria guztietan topatu dezakegu etxeko izenik: Alada Ruiz de Azua, Karra Elejalde,  Ramon Barea, Aranzazu Calleja, Itziar Ituño, Patricia Lopez Arnaiz…

Datorren urtarrilaren 27an, Zaragozako Auditoriumean ospatuko da sari-banaketa ekitaldia. Ondorengoa duzue euskal hautagaitzen zerrenda:

  • Film dramatiko onena: Cinco lobitos
  • Zuzendaritza onena: Alauda Ruiz de Azua (Cinco lobitos)
  • Gizonezko aktore protagonista onena: Karra Elejalde (Vasil)
  • Gizonezko taldeko aktore onena: Ramon Barea (Cinco lobitos)
  • Gidoi onena: Cinco lobitos (Alauda Ruiz de Azua)
  • Jatorrizko musika onena: Aranzazu Calleja  (Cinco lobitos)
  • Telesail dramatiko onena: Intimidad (Txintxua Films)
  • Komediazko telesail onena: No me gusta conducir (Sayaka Producciones)
  • Telesail bateko emakumezko aktore protagonista onena: Itziar Ituño (Intimidad)
  • Telesail bateko emakumezko taldeko aktore onena: Patricia López Arnaiz (Intimidad)

Ikusi hautagaien zerrenda osorik, hemen.