Koronabirusaren agerpenak ixildutako bi urteren ostean, Kine Rally film laburren lehiaketa antolatzeari ekin dio berriz Zornotzako zineklubak. Abenduaren 1etik 4ra ospatuko da, baina parte-hartu nahi dutenek azaroaren 29a baino lehen burutu beharko dute inskripzioa.

Adin, nazionalitate, sexu… guztietako jendearentzat egokia den lehiaketa da Kine Rally, eta VI. edizioa izango du aurtengoa. Abenduaren 1etik hasita, 48 ordutan grabatu beharko dute filma parte-hartzaileek, eta abenduaren entregatu beharko dituzte, 19.00etatik 20.00etara bitartean, antolatzaileek zehaztutako toki eta baldintzetan. Behin epaimahaiak baloratuta, abenduaren 4an banatuko dituzte sariak, 12.00etan. Egindako lan guztiak ikusteko aukera egongo da ekitaldi horretan.

Bestalde, taldeka parte hartu beharko da, eta taldeek, gutxienez, bi pertsonaz osatuta egon beharko dute; gehienez, sei pertsonaz. Edozeinek parte har dezake lehiaketan, hau da, ez dago mugarik adinean, baina adingabea izanez gero, bi baimen beharko dira. Alde batetik, amak, aitak edo legezko tutoreak parte hartzeko emandako baimena, eta bestetik, amak, aitak edo legezko tutoreak sinatutako irudi-eskubideena.

Sariei dagokienez, bi sari nagusi banatuko dira. Lehen saria, 500 eurokoa izango da, eta epaimahaiak aukeratutako film onenarentzat izango da. Bigarrena, aldiz,  250 euroko ordainsaria.

Parte-hartu nahi dutenek, azaroaren 29a baino lehen burutu beharko dute inskripzioa, horretarako propio atondu duten galdetegian.