2022ko fikzio eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako diru-laguntzen ebazpena plazaratu du dagoeneko Zineuskadi Elkarteak. Zazpi proiektu izango dira onuradunak, eta 150.000€ banatuko dira guztira.

2022ko apirilaren 6an argitaratu zuen Zineuskadi Elkarteak Fikzio eta Animaziozko Film Luze Zinematografikoen eta Sormenezko Dokumentalen Sustapenerako eta Publizitaterako dirulaguntzen deialdia. Finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean, Balorazio Batzorde baten esku geldituko zen babes ekonomiko horren onuradunen hautaketa.

Hori horrela, aurkeztutako proposamenak aztertu eta ebaluatu ondoren, Zineuskadi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu zaizkio txostena eta laguntzak emateko proposamena, presidenteak laguntzak emateko dagokion hitzarmena eman eta horien zerrenda argitara zezan.

Bada, ondorengoa da ebazpena:

  • Apaizak AIE | Apaiz Kartzela : 12.000€
  • Lumiere Produkzioak S.L | Aztarnak : 5.210,50€
  • Blogmedia S.L | García y García : 27.921,02€
  • Kowalski Films S.L | Maixabel : 34.483,65€
  • Doxa Producciones S.L | Fantasia : 12.000€
  • Gariza Produkzioak S.L | Nora : 30.841,56€
  • Safe ThE Three AIE | Zutik : 27.543,27€

Ikusi ebazpenaren akordioa, hemen.

Goya sariak 2023 eranskin berezia

Halaber, deialdi honen baitan aipamen berezia egin zitzaion ere Goya sariak sustatzeko kanpainari. Orain dela astebete ezagutarazi zuen Zineuskadik onuradunen zerrenda:

  • Gariza Produkzioak SL | Cuerdas: 700,00€
  • Kanaki Films SL |  A love song to Sarajevo: 700,00€
  • Uniko Estudio Creativo SL | Loop: 700,00€
  • Uniko Estudio Creativo SL | Unicorn Wars: 800,00€
  • Aitor Oñederra | Ur azpian lore: 575,00€
  • Dibulitoon Studio SL | Yoko se va de vacaciones: 500,00€