Bilboko Guggenheim Museoko auditoriumean bost film labur pantailaratuko dituzte, bi saiotan: 17:00etan eta 19:00etan. Tartean, Irati Gorostidik eta Arantza Santestebanek zuzendutako Euritan (2017) egongo da ikusgai.
Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren babespean, Urak dakar zinema-saioa hartuko du, gaur, festibal bilbotarrak. Space is The Place / The Place is Space programaren baitako egitasmoa denak “topaketa-egoera baten potentziala aztertu nahi du, esperientzia partekatuak eta aukeretarako espazioak sortzeko”, eta Bulego Z/B-rekin elkarlanean gauzatuko dute.
Irudimenarekin, fikzioarekin eta gorputzetan inskribatutako memoriarekin lan egitea proposatzen du ekimenak, eta lau fasetan banatuta dago. 2022ko martxotik azarora bitartean, tailerrak antolatu dituzte; gaur zinema saio bikoitza eskainiko dute Guggenheim Museoko auditoriumean; azaroaren 18 eta 19rako topaketak atondu dituzte; eta 2013ko otsaila eta martxoa bitartean, erakusketa egongo da zabalik.
ZINEBI 64 edizioaren egitarauaren baitako zinema-eskaintza:
Azaroaren 16an, 17:00etan:
- A la vuelta del grito (Helena Lumbreras eta Mariano Lisa, 1977) – 45’
- Handsworth Songs (John Akomfrah, 1986) – 69’
Azaroaren 16an, 19:00etan:
- Territories (Isaac Julien, 1984) – 26’
- Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban, 2017) – 20’
- Serpent Rain (Arjuna Neuman eta Denise Ferreira da Silva, 2016) – 30’
Saioak Guggenheim Museoko auditoriumean izango dira, eta sarrerak 5 euro balio ditu (Guggenheim Museoko lagunek, 3 euro).