Identitateari buruz dihardu Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) zinemagileak bere hirugarren lanean: Tetuan (2023. Bere aitaren, bere familiaren hariari tiraka, beste bidai bat antolatu du film honetan. Bi pertsonaia hartu ditu horretarako, eta jarraipena egingo die.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iratxe, eta fakultatean bertan hartu gaitu zinemari buruz hitz egiteko. Solasaldiaren aurretik, bertan, eta osteko kafean ere, asko hitz egin dugu zinema munduaz, errodatzeez, ekoizpenaz, banaketaz… eta Tetuan (2022) filmarekin, aurreko bi lanekin izandako esperientziarekin gertatu lez, unibertsitateko klaseetan lantzeko pilaturiko hamaika kontu bizipenez. Identitatea, generoa, besteak, gu.. gai asko baitaude film honen baitan.

Xixongo Zinema Jaialdian egin berri du mundu estreinaldia eta Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian izango du egunotan Euskal Herrikoa. Datorren urtean, Loraldiarekin ikusiko dugu pelikula Bilbon, eta Euskal Herriko zinema aretoetan izango da gero. Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2018) zuzendu ditu aurretik. Orain Tetuán (2022) filmaren txanda da. Itzali dira argiak, adi pantailari.

Jarraian duzue harekin izandako elkarrizketaren laburpena.