As bestas (Rodrigo Sorogoyen)

Thriller | Drama |

Frantziako Antoine eta Olga bikotea aspalditik bizi dira Galizia erdiguneko herrixka batean. Lasai bizi diren arren, bertakoekin bizikidetza ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Bizilagunekin, Anta anaiekin, izango duten gatazka baten ondorioz, tentsioa handituko da herrian eta egoera itzulezina izango da.

2022 | Cannesko Jaialdia: Sail Ofiziala

2022 | Donostia Zinemaldia: PERLAK – Europar Film Onenaren Publikoaren saria

2022 | Tokyoko Jaialdia: Film Onenaren saria, Zuzendari Onenaren saria eta Aktore Onenaren saria (Dénis Menochet)

.

.

Black Panther: Wakanda Forever (Ryan Coogler)

Ekintza | Abenturak | Zientzia fikzioa |

Ramonda erreginak (Angela Bassett), Shurik (Letitia Wright), M ‘Bakuk (Winston Duke), Okoyek (Danai Gurira) eta Dora Milajek (Florence Kasumba barne), euren nazioa munduko potentzien esku-hartzetik babesteko borrokatzen dute. T’ Challa erregearen heriotzaren ondorioz, Wakandiarrak etapa berrira egokitzen saiatzen diren bitartean, heroiek elkarrekin jardun behar dute.

.

.

Revoir Paris (Alice Winocour)

Drama | Terrorismoa |

Larunbat gau batean, udazkenean, Mia atentatu terrorista batean harrapatuta geldituko da bistro paristar batean. Hiru hilabete geroago, bere bizitzari heldu ezinik eta gau hartako pasarteetatik ihes egin ezinik, Miak bere oroitzapenak ikertzea erabakiko du, zorionera itzultzeko bide bat aurkitzeko.

2022 | Cannesko Jaialdia: Errealizadoreen hamabostaldia

.

.

Tori et Lokita (Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne)

Drama | Migrazioa | Adiskidetasuna |

Gaur egungo Belgikan, Afrikatik bakarrik iritsitako haur eta neska nerabe batek erbesteko baldintza zailei aurre egin beharko diete, haien laguntasuna zaintzen eta mantentzen duten bitartean.

2022 | Cannesko Jaialdia: 75. urteurreneko saria

.

.

Icare (Carlo Vogele)

Animazioa | Ekintza | Txikientzat |

Kreta uhartean, txoko bakoitza jokaleku bat da Ikarorentzat, Dedalo asmatzaile ospetsuaren semearentzat. Bere miaketetako batean, Knosos jauregiaren ondoan, haurrak zerbait bitxia aurkituko du: zezen burua duen haur bat, Minos erregearen agindupean giltzapetuta bizi dena. Ikaro, aitaren ezkutuan, Asterion izeneko minotauro gaztearen laguna bilakatuko da.

.

.

Emilia (Miguel Ángel Calvo Buttini)

Dokumentala | Literatura | Feminismoa |

Emilia Pardo Bazan, eleberrigile, saiakeragile, ipuingile, kazetari eta literatur idazlea, XIX. mendeko espainiar literaturako idazle garrantzitsuenetako bat da. 1851n jaio eta 1921ean hil zen. Emiliak, gainera, emakumearen eskubideak aldarrikatu zituen, inongo aitorpenik ez zuten garaiean. Bere hitzaldi garrantzitsuenetako baten atarian erakutsiko du filmak, inoiz egin nahi ez lukeen hitzartzean. Edo bai, zeren Emilia beti borrokatzen da sinesten duen horren alde.

RAEn dago, inoiz sartzen utzi ez zioten akademiko akartonatuen aurrean, bere ustean, bertako kide izateko debekuaren arrazoiak zein diren azaldu nahian. Emilio izango balitz, kontua bestelakoa litzateke.

.

.

Velázquez, el poder y el arte (José Manuel Gómez Vidal)

Dokumentala | Marrazketa |

Velázquezen bizitzako konstanteetako bat boterearen mesedea bilatzea izan zen: lehenik, bere jaioterrian, Sevillan, botere-guneetara hurbiltzen hasi zenean eta, gero, Gortean, non Felipe IV.a erregearen zerbitzura, margolaria arrakasta boteretsuekiko zuen harremanaren araberakoa zela ikasi zuen. Baina zergatik noble bihurtzeko obsesio hori? Bere pintura helburu zen ala tresna? Eta, batez ere, zergatik tematu zen bere bizitza pertsonala ezkutatzen?