Aurten aurrenekoz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako proiektuez gain, espainiar estatuko ekoizpenek ere izan dute deialdian parte hartzeko aukera. Bateko zein besteko izan, 10.000 euro izango dituzte ordainsari.

IG_Networkinz64

Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV) batera antolatuta, eta ETBrekin, Zineuskadirekin, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin eta ICAArekin lankidetzan, bosgarrenez antolatuko du ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, aurten, zinema dokumentaleko foro profesionala. Festibalaren 64. ekitaldiaren testuinguruan, beren proiektu dokumentalak arrakastaz garatzeko moduari buruzko aholkuak ematen dizkieten profesionalekin eta adituekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko dizkie 2022ko ekimenean parte hartzeko hautatuak izan diren 13 proiektuen ordezkariei.

Foro profesionala baliatuz, jaialdi bilbotarrak ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatu nahi du Bilbon, Bizkaian eta EAEn. Aurten, gainera, eremua zabaldu eta Espainiako Estatuko proiektuak ere hartuko dituzte. Hartara, industriari eskainitako jardunaldien barruan, zinema dokumental sortzaile eta independenteko proiektuak sortzen eta garatzen laguntzea da helburua, baita euskal produkzioaren eta nazioarteko produkzioaren arteko sinergiak ezartzea ere.

ZINEBI Networking EITB 2022 saria lortzeko lehiatuko diren euskal proiektuak:

  • 36, zuri beltzan (Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey). Ekoizleak: Guillermo Martínez eta Naiara Olite.
  • Esto no es Hollywood (Jone Ibarretxe eta Nere Falagan). Ekoiztetxea: Euskadi Movie AIE.
  • Itaca (Juan Prado). Ekoiztetxeak: El Burro Films S. L. eta Chisgarabis.
  • La sinsorga (Marta Gómez eta Paula Iglesias Calderón). Ekoiztetxea: Al Borde Films.
  • Zikuñagako Ama (Pello Gutiérrez Peñalba). Ekoiztetxea: Zazpi T’erdi.

ZINEBI Networking 2022 saria lortzeko lehiatuko diren ekoizpen espainiarrak:

  • Alevosía (Sara Casasnovas). Ekoiztetxea: Indígena Films S. L. U.
  • La Comunitat (Almudena Verdés). Ekoiztetxea: Silence Producción Audiovisual S. L.
  • Deuses de pedra (Iván Castiñeiras). Ekoizlea: Ángel Santos Touza.
  • Elena dio a luz un hermoso niño (Chiara Marañón & Juan Soto). Ekoiztetxea: LaCima Producciones, S. L.
  • Um filme de Fernando Ruiz Vergara (Concha Barquero & Alejandro Alvarado). Ekoiztetxea: Azhar Media eta Alvarquero.
  • L’home més pacífic del món (Raquel Barrera Sutorra). Ekoiztetxea: Gris Medio.
  • La Marsellesa de los borrachos (Pablo Gil Rituerto). Ekoiztetxea: Boogaloo Films, S. L.
  • PAPAMAMA (Lorena Ros). Ekoiztetxea: SANMOR Desarrollo Empresarial S. L.

Epaimahaia eta sariak

Bi lehiaketek 10.000 euro izango dituzte ordainsari, eta ikus-entzunezko sektoreko hamalau profesionalek osatutako epaimahaiak izango du horiek ebazteko ardura: Ana Peláez, RTVEko dokumentalen ekoizle exekutiboa; Aintzane Pérez del Palomar, EITBko koprodukzioen arduraduna, Gloria Bretones, Begin Again Films zinema-banatzaile independentearen sortzaile eta Centuria Filmseko ekoizle exekutiboa; Zaida Carmona, zinemagile eta FILMINeko social media managerra; Anette Dujisin, FILMINen Portugalgo dibisioko gerentea; Cintia Gil, Sheffield Doc/Fest jaialdiko zuzendari artistiko ohi eta gaur egun Cannesko Jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldiko zinema dokumentaleko aholkularia; Ainhoa González Sanchiz, Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi Bulegoko koordinatzailea; Mar Izquierdo, Zineuskadiko koordinatzailea; Lya Li, Asian Shadows nazioarteko banatzailearen zinema-jaialdiekiko harremanen arduraduna; Noé Mendelle, Edinburgoko Unibertsitateko irakasle eta Scottish Documentary Instituteko zuzendaria; Elena Mera, Treeline banatzailearen koordinatzaile nagusia; Charlotte Serrand, Roche-sur-Yoneko Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria; eta Joana Sousa, Doclisboako zuzendarikidea.

Foroa ospatu aurretik, hautatutako proiektuen ordezkariak tutoretza-saio pertsonalizatuak izango dituzte, Virginia García del Pinoren eskutik. Azaroaren 14tik 18ra bitartean, aldiz, ZINEBIk ezarritako topaketetara joango dira, eta beren proiektuaren aurkezpen publikoa egingo dute, banakako aholkularitza-saioetan ere parte hartuz.