No mires a los ojos (Félix Viscarret)
Drama |
Juan José Millás idazle laudatuaren izen bereko eleberriaren egokitzapena.
Damian kaleratu berri dute, 20 urtez enpresa berean lan egin ondoren. Bere erreakzio amorroatu eta bortitz samarrak korrika irtetera eta bulegotik irtetean aurkitzen duen lehen lekuan ezkutatzera eramango du: furgoneta batean kargatutako armairu batean.
Armairua, Damian barruan duela, Luzia eta Federen etxean entregatuko dute; Damianen adineko bikotea, alaba nerabearekin, Mariarekin, bizi dena. Gau hartan bertan, ustekabeko bulkada batek familiarekin gelditzera eramango du protagonista, itzaletik zelatan dagoen presentzia misteriotsu bat bilakatzeko.
2022 | SEMINCI – Valladolideko jaialdia: Film Iberoamerikar Onena
.
.
13 exorcismos (Jacobo Martínez)
Thrillerra | Deabrutzea |
Espiritismo saio baten ostean, Laura Villegas modu bitxian portatzen hasi zen. Bere alabaren jarrera okerrarekin asaldaturik eta deabruak hartu duela sinetsita, bere gurasoek Aita Olmedorengana jotzen dute, Vatikanoak deabruarekin lotura duten aferetan esku hartzeko baimendutako 15 exorzistetako batengana.
.
.
Prizefighter: The Life of Jem Belcher (Daniel Graham)
Drama | Biografikoa |
XIX. mendearen hasieran, boxeoa erregeen kirola zenean, Jem Belcher (Matt Hookings), boxeolari gazte eta talentuduna, bere aitona Jacken (Russell Crowe) urratsak jarraituz, Ingalaterrako historiako txapeldunik gazteena izatera iritsi zen. Hau boxeoaren jaiotzaren benetako istorioa da, orain arte inoiz kontatu ez dena.
.
.
Coupez! (Michel Hazanavicius)
Komedia | Remake | Zonbiak |
Lagun talde bat zonbien pelikula bat grabatzera doa aspaldian hustutako eraikin batean. Teknikari eta aktore ganorabakoen artean, badirudi zuzendaria bakarrik dagoela prest aurrekontu txikiko beldurrezko filma amaitzeko behar duen lana eta denbora inbertitzeko… Halako batean, zonbi errealak azalduko diren arte.
2022 | Cannesko Jaialdia: Irekiera filma, Sail Ofiziala
2022 | Sitgesko Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
Vasil (Avelina Prat)
Drama | Migrazioa | Xakea |
Vasil azkarra da, karismatikoa, bridgean eta xakean jokatzen nagusi, baina kalean lo egiten du Bulgariatik iritsi zenetik. Alfredok, arkitekto erretiratu batek, bere etxean hartuko denboraldi batez, bere alaba Luisaren harridurarako. Bi gizonek ez dute ezer komunik, xakerako grina izan ezik.
2022 | SEMINCI – Valladolideko jaialdia: Aktore Onenaren Saria – EX AEQUO (Ivan Barney eta Karra Elejalde)
.
.
Bardo, falsa crónica de unas cuantas verdades (Alejandro G. Iñarritu)
Komedia | Drama |
Nazioarteko sari ospetsu baten irabazle izendatu berri dute Silverio, Los Angeles hirian bizi den kazetari eta dokumental-zuzendari mexikar bat, eta sorterrira itzuli beharko du gizonak. Alabaina, bidaia sinple horrek muga existentzial batera eramango du ezustean. Hala, Silveriorek oroitzapen eta beldurren zentzugabekeriak oraineraino joatea erabakiko du eta gizonaren eguneroko bizitza nahasmen eta harriduraz beteko.
Emozio handiz eta barrearen barrez, Silveriok enigma unibertsal baina barne-barnekoei aurre egin beharko die identitateari, arrakastaren, hilkortasunaren, Mexikoko historiaren eta emaztearekiko eta seme-alabekiko familia-lotura erabat hunkigarrien inguruan. Azken batean, gaur egun –garai benetan bitxi batean– gizaki izatearen benetako ondorioak aurrez aurre izango ditu.
2022 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
2022 | Veneziako Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
El agua (Elena Pérez Riera)
Drama | Landa bizitza | Nerabezaroa |
Uda da Espainiako hego-ekialdeko herri txiki batean. Ekaitz baten ondorioz, bertatik igarotzen den ibaia gainezka egitear dago. Sinesmen zahar baten arabera, zenbait emakume uholde bakoitzarekin desagertzeko predestinatuta daude “barnean ura daukatelako”. Ana amarekin eta amonarekin bizi da, eta herrikoek mesfidantzaz begiratzen diote beren etxeari. Euritearen aurreko giro elektrikoan, Anak José ezagutuko du, barruko mamuak uxatzeko borrokan ari den bitartean.
2022 | Donostia Zinemaldia: Zabaltegi – Tabakalera
2022 | Cannesko Jaialdia: Errealizadoreen Hamabostaldia
.
.
Les passagers de la nuit (Mikhaël Hers)
Drama | 80ko hamarkada |
Paris, 1981. Hauteskunde gauean aldaketa haizeak gogor jotzen du eta frantsesek kaleak hartuko dituzte, euforiko. Baina Élisabethi kosta egiten zaio baikortasun giro orokorra partekatzea. Bere maitasun istorioa amaitzen ari da eta, orain, familia nola mantendu erabaki behar du. Larrituta dago, eta bere aita eta seme-alaba nerabeak kezkatzen ditu bere atsekabea gainditzeko biderik ez topatzeak.
2022 | Berlingo Jaialdia: Sail Ofiziala
2022 | SEMINCI – Valladolideko jaialdia: Gidoi onena
.
.
Tutankhamun: The Last Exhibition
Dokumentala | Historia |
Egipto. Erregeen Harana. 1922ko azaroaren 26an, lurpeko ate baten gainean igeltsuan zulo txiki bat egin ondoren, Howard Carter britainiar arkeologo eta egiptologoak lehen aldiz jarri zituen bere begiak Tutankamon faraoiaren hilobiko hil ganberan. Gela, objektuz mukuru, ia osorik zegoen, eta laster bihurtuko zen legenda.