Hopper oilaskoerbia (Ben Stassen, Benjamin Mousquet)

| Animazioa | Txikientzat |

Hopperren, erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsuaren, istorioa kontatzen du. Pedro erregearen seme adoptatua da. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin dio Abe zerbitzari leialarekin (dortoka sarkastiko bat) eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin: Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalea bilatu beharko dute

Hirurek erronka handi bati egin behar diote aurre, Lapin baino lehenago iritsi behar baitute. Lapin gaizkilea da, eta duela gutxi kartzelatik ihes egin izanagatik erreinuko bakea mehatxatzen du.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoaren bidez, euskaraz estreinatuko da filma.

.

.

L’immensità (Emanuele Crialese)

| Drama | 70ko hamarkada |

Roma, 70eko hamarkada. Clara eta Felice etxebizitza berri batera aldatu dira. Ezkontza amaituta dago: jada ez dute elkar maite, baina ezin dira banandu. Elkarrekin mantentzen dituen gauza bakarra beren seme-alaben ongizatea da. Adrianak, zaharrenak, 12 urte bete berri ditu, eta oso gertutik ezagutzen ditu Clararen aldarte gorabeheratsua eta gurasoen arteko tentsioak. Adrianak, aldiz, bere izena eta nortasuna arbuiatzen ditu, mundu guztia konbentzitu nahi du mutila dela, eta bere borrokak familiaren oreka hauskorra apurtze puntu batera eramaten du.

2022 | Veneziako Jaialdia: Sail Ofiziala

2022 | Seminci – Valladolideko jaialdia: Sail Ofiziala, lehiaz kanpo

.

.

El cuarto pasajero (Alex de la Iglesia)

| Komedia | Road movie |

Julianek (Alberto San Juan), kinka ekonomiko larrian dagoen 50 urteko gizon bananduak, bere autoa ezezagunekin partekatzeko aplikazio batera joko du, hain ezezaguna ez duen Lorenarekin (Blanca Suárez) denbora gehiago partekatzeko asmotan. Hilabeteak daramatza neskaren autoan eserleku finko bat duela eta, gutxinaka, haren bihotzera heltzen ari da ere.

Egoera horren aurrean, erabaki irmo bat hartuko du: hurrengo bidaia baliatuko du andrearekin berarekin zintzotasunez jokatu eta bere sentimenduen berri emateko. Baina gainerako bidaiariak (Ernesto Alterio eta Rubén Cortada) aukeratzeko orduan egindako akats batek, bidaiari kezkagarri bat batuko du taldera, zeinak gertaeren norabidean erabateko aldaketa eragingo duen.

.

.

Amsterdam (David O. Russell)

| Drama | Komedia | Thrillerra | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa |

Epopeia erromantikoa, Estatu Batuetako historiako trama sekretu zirraragarrienetako batean sartuta dauden hiru lagunen ingurukoa. Fikzioarekin nahasten diren gertaeretan oinarritzen da.

.

.

Bros (Nicholas Stoller)

| Komedia |

Bizitza frenetikoak eta konprometitzeko arazoak dituzten bi gizon elkartu eta harreman bat hasten saiatuko dira.

.

.

Edén (Estefania Cortes)

| Drama |

Lau ezezagunek Eden izeneko enpresa klandestinora jotzen dute beren bizitza amaitzeko. Bere iragana ahaztu ezin duen neska gazte bat, bere maiteen mina saihestu nahi duen agure bat, nortasunaren nahasmendua duen emakume karismatiko bat eta sekretu ilun bat ezkutatzen duen gizon etsi bat. Edenek elkartu egiten ditu hil aurreko unean, baina, hain erraza al da bizitzatik ihes egitea?

.

.

Compagnons (François Favrat)

| Drama |

Naëllek (Najaa Bensaid) 19 urte ditu, eta iragan zaila du atzetik. Integrazio tailer batean, Naëllek Hélène (Agnès Jaoui) ezagutzen du, bere irakaslea, artisau gremio batean entrenamendu bat lortzen diona. Akatsak akats, Naëllek bere bidea aurkituko du hari esker.

.

.

L’ombre de Goya par Jean-Claude Carrière (José Luis López-Linares)

| Dokumentala |

Jean-Claude Carrière frantziar gidoilari handiaren omenezko dokumentala. 2021eko otsailean hil zen, 89 urte zituela. Bizitza osoan egin duena eginez erakutsiko du ikus-entzunezkoak: jeinuak interpretatuz.

.

.

Queso de cabra y té con sal (Byambasuren Davaa)

Drama | Familia |

Mongoliako esteparen erdian dagoen probintzia batean, 11 urteko Amrak bizitza nomada tradizionala bizi du bere ama Zaya, aita Erdene eta arreba Altaarekin. Zaya artaldea zaintzen ari den bitartean, Erdene mekanikaria da eta bertako merkatuan saltzen du Zayak egindako etxeko gazta. Bere errutina baketsua nazioarteko meatze-enpresen inbasioak mehatxatua ikusiko dutte egun batetik bestera, urre bila induskatzen eta habitat naturala suntsitzen baitute. Erdene haien aurka dauden azken nomaden liderra da, eta lankideak elkartu eta konbentzitu beharko ditu enpresek eskaini dituzten kalte-ordainak ez onartzeko.