Unicorn Wars (Alberto Velazquez)

Animazioa | Fantasia | Beldurra

Aurreko lanetan bezala, helduentzako animazio-generoaren barruan unibertso erabat pertsonal eta ezaguna garatzen jarraitzen du Vázquezek. Eta, kasu honetan, sei urteko lanaren emaitza den fabula antibeliko bat sortu du, gaitzaren jatorriari buruz hausnartzeko.

Gerrak zibilizazioa mehatxatzen jarraitzen duen une historikoa izanda, erabateko indarra izaten jarraitzen du fantasiazko eta beldurrezko zinemaren oinarrien gainean eraikitzen den Unicorn Wars lanak. Deskribatzen duen errealitatean, hartz txiki armadak errekluta gazteak trebatzen ditu adarbakarren aurka hasi duten gerrara eramateko, beren herriaren segurtasuna mehatxatua ikusten baitute.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren baitan, euskaraz ikusteko aukera egongo da. Gainera, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean parte hartuko du.

2022 | Annecy festibala: Sail Ofiziala

2022 | Sitgesko festibala: Sail Ofiziala

Un año, una noche (Isaki Lacuesta)

Drama | Terrorismoa | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa

Ramón eta Céline bikote gaztea Parisko Bataclan lokalean zeuden 2015eko azaroaren 13an. Terroristen erasoaren bitartean, biak iritsiko dira musikarien kamerinora, bakoitza bere aldetik, babes bila. Handik ateratzean aldatuta daude. Eta ez dakite aurretik zirenak izango ote diren berriz.

2022| Berlinale: Sail Ofiziala

2022| Donostia Zinemaldia: PERLAK

.

.

Black Adam (Jaume Collet-Serra)

Ekintza | Fantasia | Superheroiak

Ia 5.000 urte igaro dira antzinako jainkoen botere ahalguztidunez hornitua izan zenetik -eta, aldi berean, arrazoi berdinarengatik atxilotua izan zenetik ere-; Black Adam bere hilobi lurtarretik askatzen dute, mundu modernoan bere justizia modu propioa zabaldu dezan.

.

.

See How They Run (Tom George)

Thrillerra | Komedia | 50ko hamarkada

Hollywoodeko zinema ekoizle desesperatu batek film bihurtu nahi du antzezlan ezagun bat. Produkzioko kideak hiltzen dituztenean, Stoppard inspektore nekatua eta Stalker agente hasiberriak intrigazko polizia-eleberri baten abiapuntua dirudienari egin beharko diote aurre.

.

.

Lyle, Lyle, Crocodile (Josh Gordon, Will Speck)

Txikientzat | Fantasia | Musikala | Komedia

Primm familia New Yorkera joaten denean, Josh seme nerabea bere eskola berrira egokitzeko borrokan ari da. Prozesu horretan murgilduta ezagutuko du Lilo, krokodilo abeslaria, bainua hartzea, kabiarra jatea eta bere etxeko teilatupean musikaz gozatzea gustuko duena. Harreman estua sortuko da bien artean, bereziki, bizilagun gaztoak Lilo mehatxatuko duenean. Egoera horren aurrean, Primm familia kideek Hector P. Valenti  Liloren jabe karismatikoaren, aliantza bilatuko dute, munduari erakusteko familia ustekabeko lekuetatik sor daitekeela.

New Yorken bizi den krokodilo bati buruzko izen bereko haurrentzako liburuaren egokitzapena duzue honakoa. Javier Bardem aktore ezagunak jokatuko du roll protagonista eta, jatorrizko bertsioan, protagonistak Shawn Mendes abeslariaren ahotsa izango du.

.

.

La piel del tambor (Sergio Dow)

Thrillerra |

Vatikanoko Hiria, 1995. Hacker informatiko bat Aita Santuaren ordenagailu pertsonalean sartuko da,  eta mezu bat utziko dio esanez Malkoen Andre Mariaren Elizak bere burua defendatzeko hiltzen duela. Nahastuta, Aita Santuak gaia ikertzeko aginduko du.

.

.

Les cinq diables (Léa Mysius)

Thrillerra | Drama | Fantasia

Vickyk (Sally Dramé), neska bitxi eta bakartiak, dohain magikoa du: gustuko duen edozein usain erreproduzitu dezake, eta arretaz etiketatutako pote batzuetan biltzen ditu. Isilpean harrapatu du Joanne (Adèle Exarchopoulos) bere amaren usaina, zeinarengatik maitasun basati eta neurrigabea sentitzen baitu.

.

.

Shin Chan y el misterio de la Academia Tenkasu (Wataru Takahashi)

Animazioa | Komedia

Shinnosuke eta bere lagunek astebete igaro behar dute Tenkatōitsu Kasukabe (“Tenkasu”) akademia pribatuaren “defentsa-indar” gisa, Adimen Artifizial indartsu batek administratzen duen elitezko eskola. Kazama erasotzen dutenean, haginkada arraro batez bere adimena murriztuz, Shin-chan eta bere lagunak eskola elitistaren ikasle ohi batekin elkartuko dira, Chishio Atsukirekin, detektibe talde bat osatu eta eraso misteriotsua ikertzeko.