Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) urriaren 11an eman ditu urtero-urtero banatzen dituen Euskal Aktoreen Besarkada Sariak. Donostiako Antzoki Zaharrean egin dute ekitaldia, eta Patricia López Arnaiz zein Urko Olazabal izendatu dituzte zinema arloko aktore onenak, Ane (David Perez Sañudo, 2021) et Maixabel (Icíar Bollaín, 2021) filmetan egindako lanak errekonozituz.

,Besarkada sariak 2022 irabazleak-zinea Antzerkian, telebistan eta zineman lan egiten duten aktoreak saritu ditu Euskal Aktoreen Batasunak. Abuztuaren 20an bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea, eta Donostia Zinemaldia hasi bezperan itxi zuten bigarren fasea. Irailaren 19tik urriaren 2ra arte izan dute bazkideek garaikurrak nori eman erabakitzeko tartea, webgune bidez bozkatuz, eta dagoeneko, ezagun dira 2022ko irabazleak.

Urriaren 11n egin dute sariketa ekitaldia, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta Getari Etxegarai zein maria Urcelay aktoreek gidatu dute saioa. Musika Ibon Belandiak jarri du, zuzenean, eta igor Zumalabe, Miren Arrieta, Josune Velez de Mendizabal, Luix Mitxelena eta Loli Astoreko antzezleek ikuskizun eskaini dute, sari-banaketari ekin aurretik.

Jarraian dituzue 2022ko Euskal Aktoreen Besarkada sariaren irabazleak:

  • Antzerkia, emakumezko aktore onena: Sandra Ferrús (La Panadera)
  • Antzerkia, gizonezko aktore onena: Telmo Irureta (Sexberdinak)
  • Telebista, emakumezko aktore onena: Ane Gabarain (Patria)
  • Telebista, gizonezko aktore onena: Mikel Laskurain (Patria)
  • Zinema, emakumezko aktore onena: Patricia López Arnaiz (Ane)
  • Zinema, gizonezko aktore onena: Urko Olazabal (Maixabel)
  • Errebelazio sariak, emakumezkoa: Yune Nogeueiras
  • Errebelazio sariak; gizonezkoa: Xanti Korkostegi
  • Ohorezko Besarkada Sariak: Gurutze Baztarrika eta Garbi Losada