Film berri baten gidoia amaitu du Asier Altuna zinema zuzendariak: Karmele. Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean, 2024an hasiko du filmaketa, eta badirudi detaile txikienari ere denborarekin erreparatu nahi diola Txintxua films ekoiztetxeko sortzaile eta kide denak.

“Tropa faxistak Ondarroara heltzen direnean” abiatuko da filma, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua (2016) eleberriaren egokitzapena izango dena. Karmele Urresti eta Txomin Letamendia ditu protagonista, eta beraien bizitzari buruzkoak zuzenean horien familieengandik bildu ditu ere Altunak: “Konpromiso politikoa daukan bikote baten istorioa da Karmele”.

Donostia Zinemaldiak aurten aurrenekoz antolatu duen Financing & Tech sorkuntza-inbertsoreen biltzarrean parte hartu du zinemagileak berriki, nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketan. Jaialdi donostiarra gauzatu bitartean elkartu ginen berarekin, esku artean daukan proiektuaren inguruan mintzatzeko. “Pelikula potentea izateko osagai asko” dituela azpimarratu digu.

Hauxe duzue harekin egindako solasaldiaren laburpena.