Emakumeek zuzendutako zineman jarriko du fokua hogeita zazpigarrenez Zinemakumeak gara! film erakustaldiak. Urriaren 17tik 28ra bitartean egingo dute arazo politiko eta sozialei buruzko bidegabekerien inguruko hausnarketa eta salaketei so. 

Filmen programazio zabala, atzera begirakoak, hitzaldiak, tailerrak, zinema politikoaren ziklo bat… eta Pantaila Handia sail berria, non 2022ko filmak proiektatuko diren, nazioarteko zinemaldi onenetatik igarotakoak eta Bizkaian lehenago ikusi ez direnak. Horiek izango ditu ezaugarri nagusiak 27. Zinemakumeak gara! egitasmoak.

Erakusketa hiriko hainbat gunetan egingo da, urriaren 17tik 18ra bitartean: BBK aretoan, BilbaoArten, Golem Alhondiga zinemetan eta Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Mostra amaitu eta astebete beranduago, Basauri, Portugalete, Zalla eta Balmaseda herrietan zabalduko da ere.

Besteak beste, 9 film labur, film ertain bat eta 13 film luze proiektatuko dira, horietatik 9 aurten Málaga, Berlín, Locarno, Cannes, Sundance eta Donostiako zinemaldietatik igaro diren estreinaldiko filmak. Horrez gain, Helena Taberna eta Cecilia Bartolome zinegilen filmografia errebindikatzen duten bi atzera begirako ere izango dira erakusketan.

Hain zuzen, Taberna eta Bartolome zuzendari eta gidoilariei jasoko dute Simone de Beauvoir saria, jorratutako ibilbide zinematografiko “bikainaren” errekonozimendu gisa.

Erakusketan parte hartuko duten izen propioen zerrendari dagokionean, Andrea Bagney (Ramona) Carolina Astudillo (Canción de una dama en la sombra) edota Zaida Carmona (La amiga de mi amiga) bertaratuko dira, besteak beste, Bilbora.

Ikusi egitarau osoa, hemen.