Latinoamerikako 12 eta Europako 3 proposamenek osatuko dute hautaketa, tartean Helena Taberna zinemagile altsasuarraren Nosotros lana dago. 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean Argentinako hiriburuan gauzatuko da hitzordua, aurrez aurre zein online.
Donostia Zinemaldiaren, Buenos Airesko Ventana Sur eta Cannesko zinema jaialdiko Marché du Film zinema-merkatuen arteko elkarlanaren ondare da Proyecta ekimena; 2018an sortu zen Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza sustatzeko asmoz. Bada, aurten, aurrenekoz, deialdi irekia zabaldu dute, garapen bidean dauden proiektuek finantzaketa osatu eta nazioarteko bazkideak eta banaketa lor dezaten. Zinemagileen lehen edo bigarren filmak galdegin dituzte: guztira, 172 proposamen jaso dituzte, eta dagoeneko ezagutarazi dituzte 15 proiektu hautatuak (Latinoamerikako 12 eta Europako 3).
2022ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean Argentinako hiriburuan ospatuko dute Proyecta ekimena, aurrez aurre eta online, Ventana Sur merkatuaren esparruan. Hitzordura joateko gastuak eta egonaldia ordainduko dizkio antolakuntzak proiektu bakoizteko ekoizle bati, eta honek, bertan, zinema industriako nazioarteko profesionalei aurkezteko aukera izango du, pitching saioak eta banan banako bilerak baliatuz. Proiektu irabazleak 5.000 euroko diru-saria jasoko du.
Jarraian dituzue hautatutako proiektuak:
- 1982 (Sebastián Carreras eta Nicolás Carreras) | Argentina – Espainia – Erresuma Batua
- AUGUSTA & KÁTIA (Lud Mônaco) | Portugal – Espainia
- CAE EL SOL / SUN FALLS (Aaren O’connor) | Honduras – Mexiko – Guatemala – Norvegia
- EL DESHIELO / THE MELTDOWN (Manuela Martelli) | Txile – Frantzia – Argentina – Suedia
- HASHTAG SANTIAGO (Rodrigo Litorriaga) | Frantzia – Txile – Belgika
- LA CASA DE PLAYA / THE BEACH HOUSE (Kim Elizondo) | Costa Rica – Kolonbia
- LOS HERMANOS FREIMAN / FREIMAN BROTHERS (Nicolás Schujman) | Argentina
- MANEKI NEKON (Sarahi Echeverría) | Ekuador
- MARTE AL ANOCHECER / MARS AT NIGHTFALL (Edjar Sajcabún) | Guatemala – Panama
- MUCHACHOS BAÑÁNDOSE EN EL LAGO / KIDS SWIMMING IN THE LAKE (Michael Labarca) | Venezuela – Frantzia – Brasil – Txile
- NOSOTROS / US (Helena Taberna) | Espainia
- NOVIEMBRE / NOVEMBER (Tomas Corredor) | Kolonbia – Mexiko – Frantzia
- SOCIEDAD DE LA SUERTE / THE GOOD CHARM SOCIETY (Marina Herrera) | Peru
- SOY MARIO / I AM MARIO (Sharon Kleinberg) | Mexiko
- UNA CHICA TRISTE / SAD GIRL (Fernanda Tovar) | Mexiko