El vasco (Jabi Elortegi)

| Komedia | Migrazioa |

Mikelek bizimoduz aldatzea erabaki eta senide urrun baten gonbidapena onartuko du Argentinara joan eta bertan bizitzen jartzeko. Alabaina, berehala ohartuko da Chelo bere osaba ludopata atsegin eta edalea baino ez dela, eta ezin diola ezer eskaini. Horrez gain, dena korapilatu egingo da Amuma Dolores –Cheloren ama– hamar urteko lozorrotik esnatzen duenean Mikeli sehaska-kanta bat euskaraz abesten entzun eta Juanitorekin –bere anaia eta Mikelen aitonarekin– nahasten duelako.

Hortik aurrera, herri osoa konpintxatu egingo da Doloresi sinetsarazteko 50eko hamarkadan eta bere jaioterrian –Bermeon– jarraitzen duela. Chelo eta Begoñaren –elkarrekin gaizki moldatzen diren Doloresen bi seme-alaben– bitartekari gisa jokatu beharko du Mikelek, Inesen –Amuma Doloresen zaintzaile alaiaren– laguntza eta konplizitatearekin.

Euskadi eta Argentina arteko korpodukzio honek (Pausoka, ETB… tartean) Joseba Usabiaga eta Itziar Aizpuru ditu protagonisten artean. 70. Donostia Zinemaldiaren ZINEMIRA atalean aurkeztu zuten filma.

Ikusi hemen Ines Arruek idatzitako kritika.

.

.

Los renglones torcidos de Dios (Oriol Paulo)

| Drama | Thrillerra |

Alice ikertzaile pribatua ospitale psikiatriko batean sartuko da paranoia simulatuz kasu baterako frogak biltzeko: ospitaleratuta zegoen gizon baten heriotza, modu ez oso argian. Aitzitik, biziko duen egoera ez da esperotakoa izango eta zalantzak izango ditu berak ere ez ote duen burua galdu.

Mundu ezezagun eta zirraragarria agertuko zaio. Gertaerekin detektibea susmagarri bihurtuko da arrasto-joko bikain baten eraginez, ezer ez baita dirudien modukoa izango.

70.Donostia Zinemaldiaren PERLAK atalean aurkeztu dute filma. Aktoreen artean, Barbara Lennie, Eduard Fernández, Javier Beltran, Pablo Derqui, Federico Aguado, Adelfa Calvo eta Loreto Mauleon donostiarra.

.

.

Big Trip 2: Special Delivery (Vasiliy Rovenskiy)

| Animazioa | Komedia | Txikientzat

Urtebete igaro da Mic Mic eta Oscar beren bizitzako abentura sinestezinetik itzuli zirenetik. Eta orain, presidentetzarako hauteskunde garai betean, Mic Mic, Oscar, Panda Nerabea eta Stork protagonistek abentura berri bati ekingo diote, zepelin batean sartu eta Grizzly txikira beren guraso legitimoen ondora itzultzeko. Hauteskundeak salbatuko dituzte eta, zergaitik ez, baita kontinente osoa ere sumendiaren erupziotik.

.

.

En los márgenes (Juan Diego Botto)

| Drama | Thrillerra |

Familiari, maitasunari eta elkartasunari buruzko filma. Bizirik irauten saiatzen diren hiru pertsonaiaren atzerako kontaketa, elkarri lotutako hiru istoriorekin, agian hiruon bizitza behin betiko ibilbidez aldatuko duten 24 ordu erabakigarritan. Estres ekonomikoak harreman pertsonaletan duen eragina aztertzen du filmak, maitasunari eta elkartasunari esker aurrera atera gaitezkeela islatzeaz gain. Erlojupeko bidaia zirraragarria hiri handi baten marjinetan.

Aktoreen artean, Juan Diego Botto zuzendaria bera edota Penélope Cruz, Luis Tosar eta Adelfa Calvo bezalako aktore ezagunak.

70.Donostia Zinemaldiaren PERLAK atalean aurkeztu dute filma.

.

.

Fall (Scott Mann)

| Thriller | Drama | Alpinismoa

Becky eta Hunter protagonistentzat, bizitzak zure beldurrak gainditu eta etengabe norberaren mugak bultzatzean datza. Sinesmen horiek gorabehera, komunikazio dorre abandonatu baten gailurreraino igo eta harrapatuta eta jaisteko modurik aurkituko dira egun batean. Lurretik 600 metrora eta zibilizaziotik erabat urrun, neskek eskalatzaile aditu gisa dituzten trebetasunak probatu eta bizirik irauteko borroka egingo dute, nahiz eta dena aurka izan. Lortuko dute?

.

.

Boonie Bears: The Wild Life (Ding Leung)

|Animazioa | Fantasia

Zabaldu berri duten jolas-parke berri batean, bisitariak animalia bihur daitezke.