Jia Zhangkeren Pickpoket (1997) eta Zhantai (2000) zein Lemohang Jeremiah Moseseren This Is Not a Burial, It’s a Resurrection (2019) pantailaratuko dituzte, egunotan, Tabakalerako zinema aretoan.

Vive le cinema-film luzeak-zinea

Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute. Hori dela eta, bertan aurkeztu diren lau obrak ekoizpen berriak dira, dagoeneko ikusgai daudenak. 2022ko uztailaren 9an ireki dute, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko lehen solairuko erakusketa areto nagusian, eta 2023ko urtarrilaren 8ra bitartean bertaratu daiteke.

Lemohang Jeremiah MoseseDea KulumbegashviliJia Zhang-Ke eta Isaki Lacuesta arduratu dira obrak gauzatzeaz, eta zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin dute, praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera.

Bada, lanketa horien konbinaziotik sortu dute Vive le cinéma! erakusketa, eta datozen egunotan, jarduera osagarri gisara, beren lana Tabakaleran erakusten ari diren bi zinemagileren filmak pantailaratuko dituzte kultur zentroko zinema aretoan.

  • Urriaren 6an, 19:00etan: This Is Not a Burial, It’s a Resurrection (L. Jeremiah Mosese, 2019)
  • Urriaren 7an, 19:00etan: Pickpocket (Jia Zhangke, 1997)
  • Urriaren 13an, 19:00etan: Zhantai (Platform. Jia Zhangke, 2000)

Ostiraleko saioa Luis Miranda Las Palmas – Kanaria Handiko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendariak aurkeztuko du.