Érase una vez en Euskadi (2021) filma aurkeztuko du Manu Gomez zinemagile arrasatearrak, urriaren 11n, Bilbon. Saioa Golem Alhondigan egingo dute, eta sarrera doan da.

Zinexit topaketak-zinea

ZINEXIT – Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren 12. edizioa azaroan gauzatuko bada ere, zazpigarren urtez, hitzordua iritsi bitartean, hainbat topaketa antolatuko dituzte. Dagoeneko eman dute lehenengoaren berri: urriaren 11n, Bilboko Azkuna Zentroan Manu Gomez zinemagile arrasatearrak Érase una vez en Euskadi aurkeztuko du. Saioa 19:30ean hasiko da, Golem Alhondiga zinema aretoan.

Euskadi 1985. Ikasturtea amaitu da, eta iritsi dira opor egunak. Marcos eta bere lagunak Euskadi zahar, borrokalari eta nahasi batean daude, grafitiz betetako eraikinetan pasako dituzte orduak, eta gomazko pilotek zein askatasun-ametsek girotuko dituzte kaleak. Zeru gris batez estalitako labirintoan barrena ibiliko dira, non heriotzak eta bizitzak harreman formalik dagoeneko ez duten.

Zinemagile gipuzkoarraren bigarren film luzea da Érase una vez en Euskadi, 69. Donostia Zinemaldian aurkeztu zena. Proiektuaren ekoizlea Beatriz Bodegas da, eta aktore taldea Asier Floresek, Aitor Calderónek, Miguel Riverak, Hugo Garcíak, Luis Callejok, Marian Álvarezek, Ruth Díazek, Arón Piperrek eta Yon Gonzálezek osatu dute, besteak beste. RTVEk eta EITBk ekonomikoki babestu dute proiektua, baita ICAAk ere, eta CreaSGR eta Wandermoon Financen elkarlana ere izan ditu.

Irakurri Txomin Lasa kritikariak idatzitako iruzkina, jarraian.