‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloaren bigarren edizioak 9 film erakutsiko ditu urria eta abendua bitartean. Besteak beste, Arantxa Echeverria, Ione Hernandez, Nuria Ruiz Cabestany, Maru Solores eta Amaia Merinoren proposamenak emango dituzte.

Euskal emakume zinemagileak II zikloarekin itxiko du 2022ko programazioa Filmategiak, zeinaren baitan bederatzi euskal emakume zinemagileren lanak ikusi ahal izango diren abendura bitartean. Izan ere, Euskadiko Filmategiaren programazioak euskal zinemari eskaini ohi dio urteko azken hiruhilekoa. Iaz abiatutako ekimen honek, ordea, berezitasun nabariak izango ditu: gutxienez hiru urtetan zehar garatzeko asmoa dute, eta beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen ekarpena nabarmentzea izango du helburu.

Bada, ondorengoa da filmen zikloa osatzeko egin den komisariotza proposamena: omenduko diren zinemagile horietako bakoitzak libreki hautatuko du bere film guztien artean zein erakutsi nahi duen, eta jendaurrean aurkezteko eta publikoarekin eztabaidatzeko gonbita egingo zaio.

Bada, ondorengo filmak proiektatuko dituzte:

📽️ Carmen y Lola (Arantxa Echeverria, 2018)

📽️ Mujeres en pie de guerra (Susana Koska, 2004)

📽️ La higuera de los bastardos (Ana Murugarren, 2017)

📽️ 1% esquizofrenia (Ione Hernandez, 2006)

📽️ Toda la vida del mundo (Nuria Ruiz Cabestany, 2010)

📽️ Poética Pública PLAZA (Esther Perez de Eulate, 2010)

📽️ Anderea (Yolanda Mazkiaran, 2020)

📽️ Aztarnak (Maru Solores, 2021)

📽️ Asier ETA biok (Amaia Merino eta Asier Merino, 2013)

Horiez gain, eskola-haurrei propio zuzenduriko saio bat atondu dute ere. Lucius Dumben berebiziko bidaia (Maite Ruiz de Austri, 2013) proiektatuko da, zientzia fikzioaren bidez giza eskubideen aldeko apustu sendoa egiten duen animaziozko pelikula

Pedro Oleari omenaldia

Halaber, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean, Pedro Olea zinemagileari eskainitako saio bikoitza egingo dute Tabakalera zein Bilboko Arte Ederren Museoan: El bosque del lobo  (1970), egilea beldurrezko zinemara gerturatu zuen filma, eta Zonbi eguna (2015) laburra aurkeztuko ditu bertan.

Zinemagile bilbotarraren obra omenduko du honela Filmategiak: dinamika sozial traketsek zapaldutako pertsonaien balioak, jakinminak eta erretratuek zeharkaturiko obra multzoa, zeinak zinemagilearen “erabateko nagusitasuna” agerian uzten duen.  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin kolaborazioan izango da.

 

Ezagutu egitarauaren xehetasunak eta emanaldi bakoitzaren data zein orduak, hemen.