Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren mikromezenasgo programaren diru-bilketa Goteo Fundazioaren plataforma bitartez egingo da. Herritarrek egindako diru ekarpenaz gain, Aldundiak beste 70.000 euro jarriko ditu 2022ko edizioan aukeratutako 15 kultur proiektuak finantzatzeko.

Piztu meta diru bildeka martxan-zinea

Piztu META! programak herritarrek eta eragileek Interneteko plataformen bidez gizartearengandik laguntza bilatzen duten kultura proiektu eta politiketan parte hartzeko aukera ematen du. Diru-laguntza publikoak osatzeko finantziazio pribatua erakarrieta finantziazio publikoa gizarte-babes handiena duten ekimenetara bideratu ohi ditu 2016an martxan jarri zutenenik. Bada, 2022ko ediziora proposamenak aurkezteko deialdia maiatzean zabaldu zuten, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak uztailean jakinarazi zituen programaren zazpigarren ekitaldian hautatutako 15 kultur proiektuak zeintzuk diren: film laburrak, txotxongilo-antzerkia, hiri-dantza, liburuak… ipuin ilustratuak…

Irailaren 30ean hasi dute berauen finantziazioa bilatzeko diru-bilketa kanpaina Goteo Fundazioarekin lankidetzan, eta haietako bakoitzak, jasotzen duen euro bakoitzeko, Aldundiaren euro bat gehiago izango du, arrakastarako aukerak biderkatuz. Aurrekontua 70.000 eurokoa da. Lehen txanda azaroaren 7ra arte gauzatuko da, eta bigarrena, berriz, 27ra bitartean. Kultura Departamentuaren ekarpenaren muga 4.700 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko.

Ondorengo hauek dira ikus-entzunezko proposamenak:

  • Azken aukera (Ekoizpen-etxe independentea NERVIO SL): Ingurumen-krisi globala azaltzeko serie dokumentala. Lehen istorioa Pasaiako portuan aurkitzen dugu, Gipuzkoan. Ekosistema naturalen kolapsoaren aurrean, MATER, zurezko azken euskal bonitera handia, Itsasontzi Museo Ekoaktibo bihurtu da, gizartea gure ingurumenaren kontserbazioan inplikatzeko eraldatze- eta sentsibilizazio-tresna bakarra. Horrez gain, aditu eta zientzialari batzuen iritzia ere izango da, itsasoan mikroplastikoak egoteak duen errealitate gogorra eta guztiontzat dituen ondorioak azaltzeko.
  • HERRIAN XALTOKA (Xalto ta Brinko Animazio Elkartea): Gure herriaren kultura, euskara eta ondarea transmititzeko proiektu fresko, dinamiko eta dibertigarria. Zabalkunde digitala eta presentziala uztartzen ditu: Xalto pailazoak astero bideo labur bat grabatu eta Youtube-ra igoko du, Lezoren erreferentziekin, 40 programa osatu arte (ikasturte bat), eta hori eskoletan, antzerkian, kalean eta abarretan zuzenean parte hartzearekin tartekatuko da, elkarreragina sustatzeko.
  • U(da)KOAK – Izpiak azala zuritzeraino (Ane Cuesta): U(da)KOAK fikziozko bost film laburren multzoa da. Kritikatik eta udako beroarekin, bakoitzak ezezkoa ematen du. Azala altxatu arte. Euskaraz, uda hitzak udara esan nahi du, eta uko hitzak ezezkoa esan nahi du. Biak elkartzen badira, udako ukapenen antzeko zerbait gertatzen da. U(da)koak bi hitz horien batura da, eta bi kontzeptuak elkartuko dituzten bost istorio kontatzea du helburu.
  • MITXOLETAK – Zuri guztiak ez dira irina (Mitxoletak): Mitxoletak film laburra: ipuin baten kontrakoa da. Distopikoa, ukaezina, desatsegina… betiko ipuinaren narratiba eta estetikaren giroan. Nazkatuta gaude egia ezkutatu eta gezurrak esaten dituzten kontakizunekin. Gauzak ez direlako ez zuria ez beltza, horregatik, batetik ipuin baten edertasuna eta xalotasuna eta, bestetik, errealitatearen gordintasuna aprobetxatuz, Mitxoletak gure gris-eskala sortu du. Xarmak ezkutatutako ipuin gordina.

Ezagutu hautautako 15 kultur proiektuak, jarraian.