Euskal zinemaren egoera bikainaren erakusleiho izango da beste urte batez Abycine Zinema Independentearen Jaialdia. Egunotan ospatzen ari dira, gure lurraldeko ikus-entzunezko proiektu askoren parte-hartzearekin.

Mantxako lurraldean erreferente bilakatu asmoz jaiotako jaialdia da ABYCINE, ikus-entzunezko proposamen ausart eta dinamikoa, eta zinemak gaur egun dituen joera berriei buruzko hausnarketarako gune bat. Horrela, bada, teknologia digital berriak ekoizpen independente nazionalean eta, panoramikagatik, nazioartekoan sartzea du lehentasunezko helburua. ABYCINE, gainera, kultura garaikidearen barneko gazte gune baten aldeko aldarrikapena da, zinema espainiarreko profesional gazteen topagune bat.

Hala, jaialdia mugako proposamenen korrontean kokatzen dute bere arduradunek, eta ikus-entzunezko sorkuntzaren alorreko formatu desberdinak (film luzeak, film laburrak, bideo-erreazioa, iragarkiak, etab.) biltzen dira bertan, kasu batzuetan beste diziplina artistiko batzuekin nahastuta; hala nola musika, arte garaikidea, literatura edo arkitektura.

Bada, euskal partaidetza nabarmena izango da ekitaldiaren hogeita laugarren edizioa izango den honetan. Honakoa duzue hautatu dituzten proiektuen zerrenda, atalez-atal:

➖ Abycine Indie: Suro, Mikel Gurrea. Irusoin taldearen ekoizpenarekin.

➖ Abycine Talentos Lanza: Espíritu Sagrado, Chema García Ibarraren. Apellaniz & De Sosa dira ekoizleak.

➖ Abycine Enfoques: Fernando Francoren La consagración de la primavera. Kowalski Films-ek sustatutakoa.

➖ Abycine Cortos:
• Cuerdas, Esti Urresola. 2022ko Kimuak katalogorako hautatua. Sirimiri Films, Gariza Films eta Katz Estudio ekoiztetxeen lana.
• Lanbroa, Aitzol Saratxaga. Kimuak katalogorako hautatua. Amania Filmsen, Beuderen, Media Attacken eta Euskal Herriko Zinema Eskolaren ekoizpena.
• Fe, Maider Fernandez. Kimuak katalogorako hautatua. Apellaniz & De Sosak ekoiztua.
• Loop , Pablo Polliedri. Uniko ekoiztetxearen lana.

➖ Abycine Gastroexperience: Borja Cresporen Hikikomori. Sayaka Producciones taldeak ekoitzitakoa.

➖ Abycine OFF: Chema García Ibarraren azken filmaren inguruko Cuidado con los ojos: el arte de Espíritu Sagrado erakusketa.

➖ Abycine Lanzaren barruan Alauda Ruiz de Azuaren Cinco lobitos filmari buruzko Case Study bat egingo da.

➖ Uniko ekoiztetxeko Ivan Miñambresek Alberto Vazquezen Unicorn Wars filmari buruzko hitzaldia emango du.