Zuen pelikulak edota film laburrak euskal produkzioak badira, festibal baterako hautatuak edo laguntza publikorik jaso badute… BASQUEZINEMA’ 22 katalogoan inskriba ditzakezue urriaren 15era birtartean!

Urteak emandako euskal ekoizpen eta koprodukzioak biltzen ditu #Basquezinema katalogoak, euskal ikus-entzunezkoen ikusgarritasuna handitu eta nazioarteko hedapena bultzatzeko asmoz. Horretarako, nazioarteko zinema jaialdi eta merkatu nagusietara bidaltzen da, Euskal Produktoreen Elkartearen webgune eta sare sozialetan eskegitzeaz gainera.

Beren lana urtekariaren hurrengo alean ikusi nahi duten produktoreei dei egin die elkarteak, info@epe-apv.com helbidearen bidez, harremanetan jarri eta bere proiektuen berri emateko (filmaren titulua eta egoera bidali behar dira). Lehen pausuak emanda, inprimaki erraz bat jasoko dute, gainerako informazioa