Pandemiaren bilakaerak ekimenaren behin-behineko etena eragin zuenetik, Zinemaren Festa deituriko deskontu-aldiaren bigarren edizioa egingo dute urriaren 3tik 6ra, EAEko zein Nafarroako zinema-aretoetan. Sarrerak 3,50 euroan eskuratu ahalko dira, horretarako formularioa bete ezkero.
Pandemiak eragindako hilabete gogorren ostean, zinemetara itzuli diren ikusleen konfiantza eskertzea, ikusleak erakartzea eta aretoak espazio segurua direla aldarrikatzea du helburu ekimenak. Film berrien estreinaldi mordoak eta igaro berri den Zinemaldiak berpiztutako zinemazaletasunak eraginda, aurreikusi daiteke deialdi arrakastatsua izango dela Hego Euskal Herriko aretoetan.
Sarrerak prezio murriztuan lortzeko, ikusleek aurrez eman beharko dute izena Zinemaren Festaren webgunean, 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek salbu. Aipaturiko pertsona taldeak tramite hori egitetik salbuetsita egongo dira.
Behar bezala erregistratu ondoren, horretarako adierazi den e-posta helbidera bidaliko dute. Jasotzerakoan, interesdunek hura inprimatu edo mugikorrarekin erakutsi besterik ez dute, eta zineman aurkeztu, sarrera NANarekin batera erosterakoan.
Hego Euskal Herriari dagokionean, ondorengo aretoetan jarriko dute martxan ekimena:
ARABA
- GORBEIA ZINEMA, ETXABARRI – Ibiña
- YELMO BOULEVARD ARETOA – Gasteiz
- FLORIDA ZINEMAK – Gasteiz
BIZKAIA
- CINESA MAX OCIO – Barakaldo
- YELMO MEGAPARK ARETOA – Barakaldo
- GOLEM ALHONDIGA – Bilbo
- CINESA ZUBIARTE – Bilbo
- MULTICINES 7 – Bilbo
- CINE YELMO ARTEA – Leioa
- DOCK CINE BALLONTI – Portugalete
GIPUZKOA
- PRINCIPE – Donostia
- ANTIGUO BERRI – Donostia
- TRUEBA – Donostia
- CINESA GARBERA LUXE – Donostia
- OCINE MENDIBIL – Irun
- NIESSEN – Errenteria
- CINESA URBIL – Usurbil
NAFARROA
- YELMO ITAROA – Huarte
- GOLEM BAIONA – Iruñea
- GOLEM YAMAGUCHI – Iruñea
- GOLEM LA MOREA – Iruñea
- OCINE TUDELA – Tutera
- LAS CAÑAS – Vaiana
Zinema