Euskal Zine Bilerak 45 urte beteko ditu 2022an. Urriaren 20tik 23ra bitartean egingo duten festa erraldoiaren koordinazio lanetan esku hartzeko, langile-taldea sortu nahian dabiltza antolatzaileak eta boluntarioak galdegin dituzte.

“45 urte beteko ditugu eta sekula baino arrazoi gehiago ditugu Lekeition zineaz gozatzen jarraitzeko” adierazi zuten edizioaren aurkezpenean. Euskal Herrian mantentzen den jaialdi zaharrena da lekeitiarra, eta euskara hutsez egiten den bakarra Hego Euskal Herriaren. Ezaugarri horretatik tiraka, Euskal Zine Bilerak hiru norabidetan garatzen du bere lana: Euskarazko zinema SORTU, Euskararen zinema PARTEKATU eta Euskal Zinemagintzarekin SARETU. Hiru bideetan zehar abiatzea da, beraz, EZBren misioa.

Aurtengoa jaialdia “sutsuagoa” izango dela aurreratu dute antolatzaileek, laburragoa luzera aldetik, baina edukiz beterikoa. Hala, urriaren 20tik 23r, euskarazko ikus-entzunezkoen markoaren barnean aurkitzen diren eragileekin lanean jarraituko du Euskal Zine Bilerak, bertan aurkitzen diren profesional, amateur edota zaleen errealitateak hobeto ezagutzeko eta interesa izan ahal duten pertsonak erakartzeko.

Funtzio hori modu egokian betetze aldera, boluntario talde bat sortu nahi dute zinemagile, aditu, ikasle, profesional eta, oro har, zinemazaleen bileran sortuko diren koordinazio lanetan esku hartzeko. Burutu beharko dituzten lanen artean:

-Gonbidatutako zinemagileei laguntza ematea
-Zinema aretoen prestaketa
-Parte hartzaile / publikoen gestioa
-Emanaldietan laguntasuna ematea
-Bilerari buruzko informazioa ematea

18 urte baino gehiago baldin badituzu eta gogotsu baldin bazaude, eman izena formularioan.