Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteako Gazteen Epaimahaia osatzeko deialdia zabalik da, urriaren 14ra arte. Ohi bezala, Film Laburrik Onenaren Gazte Saria ebazteaz arduratuko da 150 pertsonek osatutako taldea.

Gazteriaren epaimahaia-33.beldurrezko astea-zinea

Urriaren 28tik  azaroaren 4ra bitartean ospatuko dute aurten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, eta hamazazpigarrenez, zinemazale gazteek irabazleen zerrendan eskua sartzeko aukera izango dute. Jaialdian aurkeztuko diren film laburrak ikusi, bozka eman, eta Film Laburrik Onenaren Gazte Saria erabakitzeko eskumena dagokie 18 eta 30 urte bitarteko interesatuei.

Urriaren 14ra arte, festibalaren webgunean ahalbidetu duten fitxa beteta eman daiteke izena. 150 pertsonako taldeak osatuko du Gazteen Epaimahaia, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen-emate eskaria gaindituz gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Hautatuen zerrenda urriaren 19an argituko dute, eta hilaren 24an baino lehen baieztatu beharko dute, bestela, itxaron zerrendara joko dute epaimahaia osatzeko.

Victoria Eugenia Antzokian elkartuko dira kide guztiak urriaren 28an, 16:00etan, eta bertan aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratuko dituzte. Lan onenaren saria banatzeko, epaimahaikide bi aukeratuko ditu festibalak.

Informazio gehiago, hemen.