Londresko The way out klubari buruzko dokumentala aurkeztu du Izaskun Arandia zuzendariak Zinemaldian: My way out. Klubeko sortzaile eta dama nagusia den Vicky Lee elkarrizketatzeaz gain, hainbat belaunalditako kideak ekarri ditu pantailara. Ingelesez egindako dokumentalak harrera ona izan zuen jaialdiaren baitan egindako aurkezpenean.

Izaskun Arandiak sei bat urte eman ditu lan honetan eta 2020ko martxoan, mundu osoa astindu zuen pandemiaren ondorioz, The way out kluba ere itxi zutenean, dokumentala kolokan geratu zitzaion. Arandiak ez zekien zenbat denbora iraungo zuen egoera horrek, ezta kluba berriro zabalduko ote zen ere. Londresera egitekoa zuen azken bidaia bertan behera utzi, eta pelikula muntatzeari ekin zion.

Orain pelikula eta bertako pertsonaiak ezagutu ditugu. Trans komunitatearekin orpoz orpo lanean ibili direnak gerturatu eta beraien bizipenak, oinazeak eta lorpenak jasotzen ditu filmak. Zinema aretoetan filma ikusteko aukera egon egongo da, baina bere ametsa Ingalaterran dokumentala lau haizetara zabaltzea da.

Hauxe duzue harekin egindako solasaldiaren laburpen-bideoa: