Irailaren 16az geroztik, Bizkaiko hainbat herritan ari da lan-taldea filmaketa borobiltzen. Marmoka Films eta Bideografiak ekoiztetxeen proiektua da.
Maurizia Aldeiturriaga bizkaitar pandero-jolearen bizitzan dago oinarrituta Aire! dokumentala. XX. mendeko euskal musika herrikoiaren erreferente izan da emakumea. Katalunian hasi zuten filmaketa, uztailean, eta orain, azken irudiak hartzen dabiltza Igorre, Zeberio eta Artean.
Elkarrekin musika pieza bat sortzeko asmoz elkartuko den gazte talde bat batuko du Gentzane Martínez de Osabak zuzendutako bigarren dokumental luzeak: Kataluniako eta Euskal Herriko 13 neska-mutil ari dira filmean parte hartzen. Eukeni Arriortua da argazki zuzendaria, eta musikaz, Carlos Sagir, Iraide Ansorena eta Naroa Gaintza arduratu dira.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, EiTBren, Artea eta Zeberioko udalen eta Laboral Kutxaren laguntza du.