70. Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak atalean lehiatzen ari den Something You Said Last Night filmak irabazi du Sebastiane saria. GEHITU Elkarteak Zinemaldian proiektatutako filmen artean LGTBI kolektiboaren errealitateak, askatasunak eta aurrerabide sozialak hobekien islatzen dituen filmari banatzen dio golardoa urtero.

Sariketaren 23. edizioa da aurtengoa, eta sail ezberdinetako hamasei film izan dira hautagaiak. Hala, Sail Ofizialeko bi ekoizpen, New Directors eta Zinemirako bana, Horizontes Latinos saileko lau, Made in Spain ataleko hiru, Zabaltegi-Tabakalerako bi eta zinema-ikasleentzako NEST saileko bat. Era berean, Perlak saileko inaugurazio-filma eta Jaialdiaren 70. Edizioan belodromoan emango dituzten filmetako bat ere izan dira lehian:

  • Le Lycéen | Winter Boy (Christophe Honoré) – SAIL OFIZIALA
  • Pornomelancolía (Manuel Abramovich) – SAIL OFIZIALA
  • Carvão | Charcoal (Carolina Markowicz) – HORIZONTES LATINOS
  • Dos estaciones (Juan Pablo Gonzalez) – HORIZONTES LATINOS
  • Sublime (Mariano Biasin) – HORIZONTES LATINOS
  • Un varón (Fabian Hernandez) – HORIZONTES LATINOS
  • Something you said last night (Luis De Filippis) – NEW DIRECTORS
  • My way out (Izaskun Arandia) – ZINEMIRA
  • Peter Von Kant (François Ozon) – PERLAK
  • Mi vacio y yo (Adrian Silvestre) – MADE IN SPAIN
  • La amiga de mi amiga (Zaida Carmona) – MADE IN SPAIN
  • Tourment sur les îles pacifiction (Albert Serra) – MADE IN SPAIN
  • Les créatures qui fondent au soleil (Diego Cespedes) – ZABALTEGI TABAKALERA
  • Blank narcissus | Passion of the swamp (Peter Strickland) – ZABALTEGI TABAKALERA
  • Heart Fruit (Kim Allamand) – NEST
  • Rainbow (Paco Leon) – BELODROMOA

Luis De Filippis zuzendaria garaile

Luis De Filippis zuzendariaren Something You Said Last Night ekoizpen kanadiar-suitzarra izan da guztien artean garaile. Zuzendari Berriak sailean lehiatu den lan honek Neska trans batek bere familiarekin duen harremana du oinarri.

Lanetik kaleratu dute Ren, idazle izan nahi duen hogeitaka urteko emakume bat. Oporretara joango da bere familia italiar-kanadarrarekin. Millennial zurruna eta emakume transa izatearen errealitatea gorabehera, Renek borroka egin beharko du lortu nahi duen independentzia zaindua izatearen erosotasunarekin orekatzeko.