Konturatzerako pasa zaigu gainetik zurrunbiloa. Igaro da astebete eta iritsi gara Zinemadiko bigarren larunbatera.

“Akabo lan-orduak, akabo ordena. Ez du gehiago behar nahikoa duenak…” kantatzen zuten Zazpi Eskale taldeko kideek, eta ZINEAn ere hala pentsatzen dugu. Hamar eguneko lan gogorraren ostean, bagoaz deskantsu apur bat hartzera: loa berreskuratu, ganoraz jan eta zain dauzkagun garagardo horiek hartzera.

Baina hori baino lehenago, azken puntua jarri nahi diogu egun hauetako lanari. Gu ere aditu, gu ere ZINELISTO, gure irabazleen palmaresa osatu dugu. Bakoitzak bere filia pertsonaletatik tiraka, fobiak urrunduz, eztabaidatu dugu, eta jarraian duzuen zerrenda izan da gure bake akordioaren emaitza:

  • Film Onenaren Urrezko Maskorra: LOS REYES DEL MUNDO, Laura Mora
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: LA MATERNAL, Pilar Palomero
  • Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra: Laura Mora (‘LOS REYES DEL MUNDO’)
  • Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra: Carla Quílez (‘LA MATERNAL’)
  • Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra: Oriol Pla (GIRASOLES SILVESTRES)
  • Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria: LA CONSAGRACIÓN DE LA PRIMAVERA (Fernandoi Franco)
  • Argazki onenaren Epaimahaiaren saria: SURO (Mikel Gurrea)
  • Kutxabank – Zuzendari Berriak saria: SOMETHING YOU SAID LAST NIGHT (Luis De Filippis)
  • Horizontes saria:  1976 (Manuela Martlli)
  • Zabaltegi-Tabakalera saria: CERDITA (Carlota Pereda)
  • Donostia Hiria publikoaren saria: ARGENTINA 1985, Santiago Mitre
  • Europar Film Onenaren saria: AS BESTAS (Rodrigo Sorogoyen)
  • Euskal Zinemaren Irizar saria: SURO, Mikel Gurrea
  • Irizar sariaren epaimahaiaren aipamen berezia: KARPETA URDINAK (Ander Iriarte)
  • FIPRESCI: SPARTA (Ulrich Seidl)

Izango ote dira gure usteak “erdi ustel”?