Donostia Zinemaldiak 70. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Izan ere, pandemiak txikitutako bi urteren ostean, ospakizunak handia behar zuen, ezinbestean.
ZINEAn ere indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero. Lan horretan, Urko Ortega zinemagile izango dugu bidelagun: Zein iritsi da? Zer gertatu da? Zein film ez duzue galdu behar? Galdera guzti hauei (eta askoz gehiagori!) emango die erantzuna egunero, irailaren 16tik 24ra.
Jaialdiaren zazpigarren eguneko bideo-kronika duzue honakoa, irailaren 22koa, hain zuzen. THE WONDER (SO), WALK UP (SO) eta BARDO (Perlak) filmak ikusteko aukera izan du eta, emanaldiekin gutxi ez, Rodrigo Sorogoyenekin hitz batzuk partekatzeko aukera izan du. Horrez gain, parte hartze berezi bi dakarzkigu ere azpeitiarrak.
Ez galdu!