Great_Yarmouth_Provisional_Figures-zinea

Zuzendaria: Marco Martins

Urtea: 2022

Herrialdea: Frantzia-Portugal-Erresuma Batua

Saila: SAIL OFIZIALA

2017an, Britainia Handiko langile-hiri bateko antzerki komunitario batean parte hartzen ari zela agertu zitzaion Marco Martinsi bertako herritarrei buruzko filma egiteko aukera. Bada, portugaldarren komunitateri helduz, horien bizi-baldintza penagarrien, eta orokorrean, 2009an eztanda egindako etorkinen krisialdia gordin erakutsiko duen lana aurkeztu du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean: Great Yarmouth – Provisional Figures.

Brexit aroaren aurreko giroa erakutsiko digu zinemagileak, eta Portugaldarren Ama izenez ezaguna den Tânia du protagonista. Indioilar-haragiaren prozesamendurako fabrika bateko langilea da, baina hotel-jabe ingeles batekin ezkonduta dago. Haren laguntzaz, jatorrizko herrialdetik ihesi bizimodu hobe baten bila doazenei aukera berri bat ematen tematuta dago, eta bere burua saldu ere egingo du jardunbidean.

Great Yarmoutheko bizilagunen benetako errelato eta bizipenetan oinarrituta sortu dute gidoia, eta fikziozko lana eraiki badute ere, erakutsitako errealitate gordinak horien amesgaiztora barreiatuko gaitu. Pertsonaiak (langileak) euren berezko egoera horretan aktore dira, esperantza oro ukatuko zaien bizimodu bateko mamuak. Espazioak txiki eta estu bilakatuko dira, ilun, eta hiria bera, hutsik dago. 10.000 portugaldar biltzen dituen komunitateak ez du gizarteratzeko eskumenik. Sistema kapitalista zekenak agortu egingo ditu, maila afektiboan zein fisikoan. Indarkeria da nagusi, eta zinemagileak aitortu bezala, indarkeria hori “frustraziotik” dator: “Nahi dugun hori lortzen ez dugunean sortzen dugu indarkeria, animaliek egin bezala, 

Arazoa baina, globala da. Europako herrialdeen arteko inmigrazioa, arrazakeria, salatuko du filmak, eta Martinsek zinema erabiliko du horretarako: “Informazioa erraz zabaltzeko aukera ematen dute zinema, eta arteak. Sormenerako espazio bat dira, gai hauek libreki lantzeko. Bizi ditugun azken krisien eta politika neoliberalen ondorioa da filmak erakutsiko duena. Langileak herrialde batetik bestera mugitu behar dira, lan-baldintza negargarriak onartu behar dituzte halabeharrez. Ez dago hitzarmenik, baina bizirauteko behar dute 16 orduz lanean, aritu. Osasun arazo larriak dituzte, asegururik gabe. daude gainera. Europako biztanleria hazten doa, eta arazoa ere larriagotu egingo da”.